(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barne Departamentuak ez du baimenduko zezen festarik hesien egokitasun ziurtagiri teknikorik ez badute asteazkena, 2011.eko abuztuak 3


Halaber, Ikuskizunen Arautegiaren erreforma sustatuko du, ekitaldian parte hartzen duen ganaduaren motaren arabera eskaera teknikoak barne har ditzan


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuaren Justizia eta Barne Departamentuko Zuzendaritza Nagusiak Nafarroako udal guztiei jakinarazi die ez duela baimenduko zezen festarik, ekitaldia babestuko duen hesiaren egokitasuna zehazten duen arkitekto baten ziurtagiri teknikorik ez badute. Erabakia hartu dute asteartean, Lodosan, Felix de Luis Morentin Donostiako auzokoa adarkatuta hil eta gero, herriko hirugarren entzierroaren zekorrek hesia apurtuta. Lodosan urte honetan egindako hiru entzierroek dagokien baimen baldintzatua zuten, baia Udalak oraindik ez dio bidali Barne Departamentuko Zuzendaritza Nagusiari hesien egokitasuna aitortzen duen arkitektoaren ziurtagiria.

Nafarroako Gobernuak entzierroen segurtasun-arauak indartuko ditu.

Nafarroako Gobernuak entzierroen segurtasun-arauak indartuko ditu.

Nafarroako Gobernuaren Justizia eta Barne Departamentuko Zuzendaritza Nagusiak udal guztiei jakinarazi die ez duela baimenduko zezen-festarik, ekitaldi babestuko duten hesien egokitasuna aitortzen duen arkitekto baten ziurtagiri teknikoa ez badute. Erabakia hartu dute asteartean, Lodosan, Felix de Luis Morentin Donostiako auzokoa adarkatuta hil eta gero, herriko hirugarren entzierroaren zekorrek hesia apurtuta. Lodosan urte honetan egindako hiru entzierroek dagokien baimen baldintzatua zuten, baia Udalak oraindik ez dio bidali Barne Departamentuko Zuzendaritza Nagusiari hesien egokitasuna aitortzen duen arkitektoaren ziurtagiria.

Nafarroako Zezen Ikuskizunen Arautegiak, ekainaren 29ko 249/1992 Foru Dekretuak onartuta, eskumena eman zion Barne Departamentuko Zuzendaritza Nagusiari "baimen baldintzatuak" direlakoak emateko zezenekin egindako festetarako. Dekretu horren 37. artikuluan jasotzen den arabera, herri ikuskizunak egiteko baimen-eskaerarekin batera, "arkitekto, arkitekto tekniko edo aparejadore batek sinatutako ziurtagiria" ere entregatu behar da, "ibilbide osoa behar bezala isolatuta eta babestuta dagoela aitortuta, ikuskizun eta zezen mota kontuan hartuz". Bigarren atalean, artikulu honek onartzen du ikuskizunaren antolaketa baldintzek "ziurtagiria eskatutako aurrerapenarekin aurkeztea eragozten badute", Barne Departamentuko Zuzendaritza Nagusiak "baimen baldintzatua eman ahalko duela, hamar egun naturaleko epean, ikuskizuna egiten den egunetik aurrera".

Lodosako entzierroek baimen baldintzatua zuten, espedientea zuzen bideratu zelako indarreko arautegiaren arabera. Hala ere, hesia apurtu eta ikusle bat hiltzearen ondorioz Barne Departamentuko Zuzendaritza Nagusiak erabaki du hemendik aurrera ez dela emango baimen baldintzatu gehiagorik. Hau da, Nafarroako Udalek zezen-festarik egin nahi badute, hesien egokitasun-ziurtagiria behar bezala aurrerapenarekin bidali beharko diote Barne Departamentuko Zuzendaritza Nagusiari.

Erabakiaren berri eman zaie dagoeneko Foru Komunitateko udalei. Zortzi udalek (Bera, Fitero, Barillas, Lizarra, Arguedas, Funes, Muruzabal eta Fustiñana) etenda dituzte baimen baldintzatuen eskaerak Zuzendaritza Nagusian, hurrengo egunetan zenbait ikuskizun egiteko. Haiei guztiei jakinarazi zaie ez dutela baimenik izango udal arkitektoen dagokion ziurtagiria bidaltzen ez badiote. Halaber, ziurtagiria bidaltzeko eskaera egin zaie.

Bestalde, Foru Komunitateko udal guztiei jakinarazpen bera bidali zaie, denbora izan dezaten aipatutako ziurtagiriak eransteko, ikuskizunetarako baimen-eskaerak prestatzen dituzten bitartean.

Barne Departamentuko Zuzendaritza Nagusiak gogorarazi zuen Foruzaingoa ez dela eskumeneko kidego teknikoa hesien egokitasuna erabakitzeko, eta hesiak aztertzen dituzten foruzainak araua betetzen dela baino ez dutela egiaztatzen, Arautegiak ematen dizkien eskuduntzen arabera. Foruzaingoaren Jokoa eta Foruzaingoaren Joko eta Ikuskizunen Brigadak normaltasunez egin ditu gaur festak gainbegiratzeko eginkizuna. Eginkizunen artean mota honetako ekitaldiak egiten diren herri guztiak batean gutxienez bisitatzea dago.

Bestalde, lehen lehendakariorde eta Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentuko kontseilariak adierazi du Zezen Ikuskizunen gaur egungo Arautegiaren erreforma sustatuko duela Gobernutik. Legea aldatzeko gai horretan inplikatutako eragile guztiek parte hartuko dute. Horrela, besteak beste, hesietarako eskatuko diren baldintza teknikoak sartuko dira arautegian, herri festetan parte hartuko duen ganadu motaren arabera. Gaur egungo arautegiak ez du gai hori berariaz jasotzen eta Jimenez lehendakariordearen asmoa da parte-hartzaile eta ikuskizunen segurtasuna indartzea mota honetako ikuskizunetan.  


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa