(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntzak “oso sakon” aztertuko ditu bekak esleitzeko ezarritako irizpideak osteguna, 2011.eko abuztuak 4


Horrela jakinarazi dio Iribas kontseilariak Nafarroako Arartekoari egin duten bileran


Iribas eta Enériz kontseilariaren bulegoan.

Iribas eta Enériz kontseilariaren bulegoan. ( irudia handitu )

Hezkuntza Departamentuak "oso sakon" aztertuko ditu Irakaskuntza Ertaineko eta Unibertsitate-irakaskuntzako ikasleei bekak esleitzeko ezarritako irizpideak, eta, hala behar izanez gero, irizpide horiek berrikustearen gainean berrikuspen orokorra egingo du, Nafarroako Arartekoak iradoki moduan. Ildo horretan, dagokion elkarteekin harremanetan dago eta harreman horiek bultzatuko ditu.

Horrela jakinarazi dio Hezkuntzako kontseilaria den Jose Iribasek Nafarroako Arartekoari, Francisco Javier Enérizi, gaur, Departamentuaren egoitzan izan duten lehen harreman instituzionalean.

Kontseilariak azaldu dio "zuzenketa batzuk aplikatu ahal izan direla familia ugarientzako laguntzen inguruan edo ohorezko matrikulen inguruan". Hala ere, adierazi du "neurri guztiak berrikusteko —neurri horiek zehatz daitezke—, azterketa luzeagoa egin beharko dela, datorren deialdiak ezarritako denbora-eskasia medio edota gai batzuk konplexuak izateagatik".

Bileran zehar, bi instituzioak ohartu dira eraginkorra izan daitekeela harremanetan egotea, biek duten xedea errazte aldera. Titularrek adierazi duten moduan, xede hori "herritarrei dagozkien gaiak ebaztera gerturatzea eta hobetzen ahalegintzea besterik ez da, zehazki hezkuntzaren eremu honetan".


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa