(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Uztaileko tenperaturak bataz besteko historikoa baino 1-3 gradu baxuagoak izan dira osteguna, 2011.eko abuztuak 4


Urtegien edukiera %53raino jaitsi zen; aurreko hilabetean %68an egon ziren


Pasa den uztaila Nafarroan garai honetan izan ohi dena baino hotzagoa izan zen. Tenperaturak bataz besteko historikoa baino 1-3 gradu baxuagoak izan ziren, zonen arabera. Prezipitazioak irregularki banatu ziren lurraldean zehar: iparraldean hezetasuna nagusitu zen; hegoaldean, lehorra. Urtegien edukiera ehunekoetan 15 puntu jaitsi zen aurreko hilabetearekin alderatuta; hau da, %68tik %53ra.

Bataz besteko historikoarekiko tenperatura-aldeak gehiago nabarmendu ziren Erkidegoaren erdialdeko zonan, -2º eta -3,2º zentigradu artean. Azken alde hori Zubirin eta Ilundainen gertatu zen. Nafarroako gainerako tokietan, aldeak -1º eta -2,8º zentigradu artekoak izan ziren.

Pasa den hilabeteko tenperaturen beste ezaugarri bat denbora laburrean gertatutako kontraste handiak izan ziren. Uztailaren 8an, behatoki gehienetan 10º zentigradu ingurukoak izan ziren tenperatura baxuenak, eta, handik bi egunera, hilaren 10ean, termometroak 18º-tik ez ziren jaitsi; gainera, 35º gainditu ziren estazio askotan.

Iparraldean, prezipitazioak bataz besteko historikoaren gainetik izan ziren. Artikutza, Lesaka San-Anton edo Goizuetako estazioetan, esperotako bataz besteko balioak bikoiztu ziren. Erkidegoaren hego aldera, aldiz, prezipitazioak bataz besteko historikoa baino baxuagoak izan ziren. Aragoi ibaiko erriberako erdiko eta goiko zonetan, %15 eta %50 arteko balioak erregistratu ziren. Hegoaldean, balioak esperotakoen azpitik kokatu ziren; hots, %50 eta %85 artean. Salbuespen gisa, Erriberan Cabanillas nabarmendu daiteke, prezipitazioa %121ekoa izateagatik.

Euria egindako egunen kopuruak bataz besteko historikoa gainditu du lurralde osoan. Luzaide, Artikutza edo Goizuetako estazioetan, euria egin du hogei egun baino gehiagotan.

Prezipitazio asko ekaitz moduan egin zuen, garai honetan ohikoa den gisa. Nabarmenenak hilaren 3an izan ziren, metro karratuko 10 litroraino erregistratu baitziren Bardeetan eta 6,5 litro Uxuen, soilik 10 minututan. Iparraldean, prezipitaziorik handienak uztailaren 9an eta 10ean izan ziren. Hilaren 9an, hamar minutuko denboran, metro karratuko 9,8 litro jaso ziren Irabian eta 5,4 litro Beortegin.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa