(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Erriberriko Antzerki Klasikoaren Jaialdiko ekitaldietan %6,4 igo da parte-hartzea ostirala, 2011.eko abuztuak 5


Guztira, 23.034 pertsona izan dira pasa den uztailaren 15etik 31ra bitartean antolatutako 54 ekitalditan


Erriberriko Antzerki Klasikoaren Jaialdiko ekitaldiea

"Dança da morte", Erriberriko Antzerki Klasikoaren Jaialdian antzeztutako ikuskizuna. ( irudia handitu )

Erriberriko Antzerki Klasikoaren Jaialdiaren XII. Edizioa uztailaren 15etik 31ra bitartean izan da, eta ekitaldietara joandako publikoa %6,4 gehitu da, iazko urtearekin alderatuta. Guztira, 23.034 pertsona (aurreko edizioan baino 1.400 gehiago) joan dira programako 54 ekitalditara; hots, hamar espaziotan banatutako antzezpen, hitzaldi, errezitaldi eta erakusketetara.

Aurtengo berrikuntzen artean, ondorengoak izan dira: Arte Dramatikoko Eskolen Topaketan (E-Class) parte hartzen duten ikasleentzako barroko aurreko antzerkiaren hastapen-ikastaroa, 0 eta 3 urte arteko ikusleentzako ikuskizun bat eta El invisible príncipe del baúl ikuskizunaren koprodukzioa, Almagroko Antzerki Klasikoaren Jaialdiarekin eta Almeriako Antzerki Klasikoaren Jardunaldiekin batera.

Sarrerak agortuta geratu ziren honako funtzio hauetarako: Mujeres de Shakespeare, Rafael Álvarezena; El Brujo, (uztailak 15 eta 16) eta Macbeth, Ur Teatro-rena (uztailak 29 eta 30). Era berean, ikuskizun hauetan eserleku guztiak beteta geratu ziren: El vino del personaje (Ardoaren Museoa), Gemma Cuervoren La Celestina eta Raquel Anduezaren eta Anfioneren kontzertua Uxueko Santa Maria elizan.

La Cavan eskainitako ikuskizunetan 3.534 pertsona bildu ziren; Vianako Printzea ikastetxeko polikiroldegian eskenatoki estalia jarri zen 220 eserlekurekin, eta 1.005 ikusle hurbildu ziren. Carlos III.a Plazan eta Cantareria plazako ikuskizunetan, 5.650 eta 1.300 ikusle izan ziren, hurrenez hurren.

Errege Jauregian eskainitako kontzertu eta errezitaldietan, 873 bisitari bildu ziren; Ardoaren Museoan antolatutako ekitaldietan, berriz, 290 lagun. Antzerki Klasikoko Konpainia Nazionalaren jantzien erakusketa Erdi Aroko Galerietan egon zen ikusgai, eta 5.542 bisitari joan ziren. Nao d’amores erakusketa Errege Jauregian egon zen, eta 2.000 lagun bildu ziren. Azkenik, Erriberriko kaleetan izandako ikuskizunetara 2.675 pertsona hurbildu ziren.

Erriberriko Antzerki Klasikoaren Jaialdia Nafarroako Gobernuak Kulturako Zuzendaritza Nagusia-Vianako Printzea Instituzioaren bidez antolatutako programa da. Besteak beste, Kultura Ministerioak, Erriberriko Udalak eta Autopistas de Navarra enpresak babesten dute. Halaber, laguntzaile dira Espainiako Kultur Ekintza, Antzerki Klasikoaren Konpainia Nazionala, Erriberriko Errege Jauregia eta Nafarroa Izendapenaren Kontseilu Arautzailea.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa