(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Torres kontseilaria Nafarroako Gurutze Gorriko zuzendaritza-taldearekin bildu da ostirala, 2011.eko abuztuak 5


Elkarrizketan, Gurutze Gorriaren jarduerak aztertu dituzte, bereziki Nafarroako Gobernuak diruz lagundutakoak edo Nafarroako Gobernuaren kontratu bidez egiten direnak


La Consejera Torres con los responsables de Cruz Roja Navarra

Elena Torres kontseilaria Nafarroako Gurutze Gorriko lehendakariarekin, Joaquin Mencosekin (erdian) eta erakundeko idazkariarekin, Pedro Garciarekin. ( irudia handitu )

Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentuko kontseilaria den Elena Torres Miranda Nafarroako Gurutze Gorriko lehendakariarekin, Joaquin Ignacio Mencos Arraizarekin, bildu da gaur. Bileran izan da, baita ere, erakundeko idazkaria den Pedro García Dévora. Kontseilariak Gurutze Gorriko ordezkariekin egin duen lehen bilera ofiziala izan da, eta, bertan, erakundearen jarduerak aztertu eta errepasatu dituzte, bereziki Nafarroako Gobernuko departamentu horretako Mendekotasunerako Nafarroako Agentziak emandako diru-laguntzekin edo kontratuekin egiten dituztenak.

Nafarroako Gurutze Gorriak, ekitaldi honetan, esate baterako, Nafarroako Gobernuaren ekarpenak jaso ditu, aipatutako Agentziaren bidez, eta ekarpen horiek 83.502 eurokoak izan dira. Gainera, horiei gehitu behar zaie garraio egokitua eta lagundua finantzatzeko ezarritako kontratuaren ordainketa; hots, urteko 424.000 eurokoa.

Ekarpen horietatik, 5.000 euro erabiliko dira duela gutxi sinatutako lankidetza-akordioetan agertzen direnetarako; alegia, zaintzaile ez profesionalen prestakuntza-tailerrak finantzatzeko. Akordio hori sinatu berri dute Mendekotasunerako Nafarroako Agentziako zuzendaria den Ana Concepción Puyo Graciak eta Nafarroako Gurutze Gorriko lehendakariak.

Zaintzaile ez profesionalen prestakuntza

Akordio hori norberaren autonomia sustatzeko eta mendekotasun-egoeran aurkitzen diren pertsonak artatzeko legeen testuinguruan kokatzen da; zehazki, Gizarte Zerbitzuen Foru Legearen eta Gizarte Zerbitzuen Zorroaren bidez garatzeko testuinguruan (zorro hori 2008ko ekainaren 17an onartu zuen Gobernuak Foru Dekretuaren bidez). Testuinguru horretan, Nafarroako Gurutze Gorriak, adineko pertsonei nahiz mendekoei arreta osoa eskaintzeko premia ikusita, Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin Mendekotasunerako Baliabideen Zentroa sortu zuen egun batean, eta, horri esker, Administrazio publikoak eskainitakoez gain, zerbitzu osagarriak eskaini ahal izan ziren.

Orain sinatutako akordioaren helburua da zaintzaile ez profesionalak prestatzeko proiektua, "Zaintzeko zaindu zaitez" izenekoa, abian jartzea. Era berean, mendekotasun-egoeran aurkitzen diren pertsonen eta horiek zaintzen dituzten pertsona ez profesionalen bizi-kalitatea hobetu nahi da. Horrela, oinarrizko ezagutza batzuk eskainiko zaizkie hobeto zaintzearren. Akordioan aurreikusitako prestakuntza-jardueren bidez, zaintzaileek ezagutza eta estrategia egokienak aplikatzea sustatu nahi da, mendeko pertsonaren autonomia pertsonalari eta inguruneko erlazioei eusteko eta horiek hobetzeko. Horiez gain, akordioan aurreikusitako jarduerek aukera emango dute zaintzaile horien egoera animikoa eta fisikoa nahiz norbere zaintza hobetzeko, arriskuak prebenitzeko prestakuntzaren bidez, eta taldean laguntza emozionala erraztera bideratutako ekintzak garatuta (lankideak eta profesionalak).

Aurreikusitako jarduera zehatzen artean, ondorengoak aurkitzen dira: oinarrizko ikastaro presentzialak, on line bidezko oinarrizko ikastaroa, ikastaro monografikoak, jardunaldiak eta hitzaldiak eta gela mugikorra.

Gainerako ekarpenak

83.502 euroko ekarpenean, tailerrak finantzatzera zuzendutariko 5.000 euroz gain, ondorengo ekarpenak sartzen dira: 40.000 euro Baliabideen Zentroa finantzatzeko lankidetza-akordioarenak; 32.000 euro garraio egokitu eta lagundurako ibilgailuak finantzatzeko; 4.063,61 euro estimulazio eta mantentze kognitiborako Gelaren programarako (Etengabeko Memoria Gela), adineko pertsonentzat; eta gainerako 2.438,99 euro boluntariotzako programak garatzeko emandako diru-laguntzarenak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa