(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Abeltzainek ‘minimis’ laguntzak eskatu ahal izango dituzte abuztuaren 6tik irailaren 5era bitartean ostirala, 2011.eko abuztuak 5


Laguntzak abeltzainen ustiategietan inbertsioak egiteko maileguen interesetarako hobariak dira


Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO) gaur, abuztuak 5, argitaratu da minimis araubideko laguntzak erregulatzen dituzten oinarriak jasotzen dituen foru agindua; laguntza horiek abeltzainen ustiategietako inbertsioen maileguen interesentzat hobariak emateko erabiltzen dira. Laguntzak telematikoki kudea daitezke Zerbitzuen Katalogoan dagokien fitxaren bidez edo Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentura edo eskualdeetako bulegoetara joanda. Eskaerak aurkezteko epea bihar, abuztuak 6, irekiko da, eta 30 egunekoa izango da; hots, irailaren 5era bitarte.

Minimis laguntzak ustiategietan likidezia-arazoak dituzten abeltzainentzat dira. Arazo horiek dituzte batik bat produkzio-kostuak igotzeagatik (nagusiki pentsuak, zerealaren prezioak igotzearen ondorioz), abeltzainen produktuei aplikatzen zaizkien prezioetan ez baitute ondoriorik izan. Egoera hori medio, abeltzainen ustiategi batzuk, bereziki esnetarako eta haragitarako behi-aziendak dituztenak, ordainketa-etenduran sartu dira.

Testuinguru horretan, Nafarroako Gobernuak pasa den uztailaren 18an erabaki zuen 300.000 euroko gasturako konpromisoa hartzea Foru Erkidegoko abeltzainek ustiategietan inbertsioak egin eta zorpetze hori diruz laguntzeko. Gastu hori gehituko zaio Estatuaren laguntzari; hots, Nekazaritza Kauzioko Estatuko Sozietate Anonimoak (SAECA) abalen bidez ematen duenari. Laguntza-pakete horretan bi lerro daude.

Lehena kreditu berrientzako laguntzak dira. Laguntza horiek eskatzeko, abeltzainen ustiategietako titularrek Estatuaren laguntza, SAECAk emandako abalen kostuaren gaineko hobaria, eskatu behar dute aurrez, eta horretarako epea abuztuaren 31n amaitzen da. Abala eskatutako kopuruaren %1,5 izan daiteke. Bestalde, Nafarroako Gobernuak aparteko finantzaketa gehitzen dio horri, 3 puntukoa bi urtetan zehar. Alegia, abeltzain bati %4ko intereseko kreditua ematen badiote, lehen bi urtetan soilik %1eko interesa ordainduko du, gainerakoa Foru Exekutiboak bere gain hartuko baitu.

Bigarren lerroa lehendik bazegoen gainerako autonomia erkidegoetan baina ez Nafarroan. Bigarren horren bidez, dagoeneko emandako kredituak izozten dira, abeltzainek ustiategietan hobekuntza-planak egiteko edo lehen instalazioetarako kredituak jasota dituztenean. Kasu horietan, Foru Gobernuak finantzatzen ditu gabezia-denboraldi berriko interesak (gehienez 2 urte). Alegia, abeltzainak maileguaren ordainketak bi urtetan "izozten ditu", aktibo gehiago izate aldera krisi-garai honetan, interesetan inolako kosturik izan gabe.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa