(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Cultur programak zazpi jarduera antolatu ditu Oliten, Vianan, Xabierren, Otsagabian, Zangozan eta Lizason asteburu honetarako ostirala, 2011.eko abuztuak 5


Irekita jarraitzen dute erakusketa hauek: Mikel Esparzarena, Agoitzen; Iruña Cormenzanarena, Los Arcosen eta Javier Sueskunena, Bertizaranan


Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuak antolatutako Cultur 2011 programak beste zazpi kultur jarduera antolatu ditu asteburu honetarako, Foru Komunitateko agertoki turistikoetan. Zehazki, ekintzak izango dira Oliten (2), Vianan, Otsagabian, Zangozan, Xabierren eta Lizason (Ultzama).

Gaurko, abuztuak 5, pintura-erakusketa antolatu du Xabier Alvarez de Eulate aitaren koadroekin. San Frantziskoko komentuaren klaustroan ikusgai izango da 18:00etatik aurrera. Leku berean ganbera-musikako kontzertua egingo da, biolin, biola, biolontxelo eta pianoekin, Vivace Ensambleren eskutik, 20:00etatik aurrera.

Larunbatean, abuztuak 6, 22:00etatik aurrera, dantza folklorikoa izango da Iruña Taldearen eskutik, Vianako Foru Plazan. Ordu berean, Jade Caravanek jazz kontzertua emango du Otsagabiako plazan, eta Zangozako Vallesantoro Jauregia kultur etxean musika emanaldia izango da Montse Zabalza Cuarteto taldearen eskutik, 20:30ean.

Igandean, abuztuak 7, bi kontzertu izango dira 12:00etan. Haietako bat, Xabierreko auditorioan izango da, Colar Olitense taldearen eskutik; bestea, Ogiko Hariztian izango da, Lizason (Ultzama), ganbera-musikako kontzertu batekin, flauta eta hari-hirukotearekin, Ori Laukotearen eskutik.

Halaber, irekita jarraitzen dute erakusketa hauek: Mikel Esparzarena, Agoitzeko kultur etxean; Iruña Cormenzanarena, Los Arcosko kultur etxean eta Javier Sueskunena, Bertizaranako jauregian.

Nafarroako Gobernuaren programa da Cultur, ganbera-musika, koral, jazz eta folk kontzertuak, pintura erakusketak, dantza ikuskizunak, herri kirolak eta artisautza erakusketak antolatzen dituena turismo-interes bereziko lekuetan, bisitariak erosoago egon daitezen.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa