(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Kubako bi pertika-jauzilarik Nafarroan prestatuko dute Daeguko (Hego Korea) Munduko Atletismo Txapelketa ostirala, 2011.eko abuztuak 5


Torres kontseilaria taldeko kideekin bildu da


Bi pertika-jauzilarik eta lau entrenatzailek osatutako Kubako atletismo selekzioaren ordezkari-talde bat Iruñeko Larrabide zelaian entrenatzen ari da egunotan, Daegun (Hego Korea), 2011ko abuztuaren 27 eta irailaren 4 artean izango den Munduko Txapelketarako prestatzeko.

Taldea, gorako jauzilaria eta 2,45 metroko markarekin munduko errekorduna den Javier Sotomayor buru zela, Elena Torres Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentuko kontseilariarekin eta Miguel Pozueta bildu dira, gaur goizean, Iruñeko Larrabide zelaian.

Taldea asteazkenean, abuztuak 3, heldu zen Nafarroara, Espainiako beste herri batzuetan ere egonda. Foru Komunitateak prestaketarekin bukatzeko asmoa dute, eta Nafarroako zenbait teknikarirekin ere bilduko dira.

Hori horrela, Nafarroako Atletismo Federazioak jarduera-programa bat egin du, eta besteak beste, atletek eta entrenatzaileek entrenamenduak ikusteko aukera izango dute; marka-kontrol bat antolatuko dute Nafarroako ordezkariren batekin; lanari buruzko hitzaldiak egingo dituzte eta Kubako eta Nafarroako teknikariak bilduko dira.

Nafarroako Kirol Institutuak aukera moduan ikusten ekimena, Kubaren eta Nafarroaren artean giza eta kirol harremanak sustatzeko, izan ere, beste modalitate batzuetan, beisbolean eta pilotan esaterako, harreman horiek duela zenbait urte dituzte.

Kubako taldea 

 

Bi atletek -Lázaro Borges (1986) eta Yadisley Silva (1987), munduko rankingaren lehen postuetan dauden pertika-jauzilariak, 5,72 eta 4,66 metroko markekin hurrenez hurren- eta lau entrenatzailek -Javier Sotomayor, Mayra Vila, Alexander Navas eta Eloine Kner- osatuko dute.

Gogoratzekoa da Javier Sotomayorek, 44 urtekoak, gorako jauziko munduko errekorra duela gaur egun, 2,45 metroko markarekin. Bartzelonan (1992) txapeldun olinpikoa izan zen, eta txapeldunordea Sidneyn (2000). Horrez gain, munduko txapelduna izan zen 1993. eta 1997. urteetan eta txapeldunordea 1991. eta 1995. urteetan. Bestalde, Kirolen Asturiasko Printzea saria irabazi zuen 1993. urtean.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa