(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 374.902 euroko diru-laguntza eman du gazteak gizarteratzeko programetarako astelehena, 2011.eko abuztuak 8


Hona hemen erakunde hartzaileak: Ilundáin Haritz Berri Fundazioa, El Castillo Fundazioa, Etxabakoitz Lantegi Eskola Fundazioa eta Lantxotegi Elkartea


Ilundáin Haritz-Berri Fundazioa.

Nafarroako Gobernuak orotara 374.902 euroko diru-laguntza eman die irabazi asmorik gabeko lau erakunderi; hots, hasierako lanbide-prestakuntza programak (HLPP-Lanbide Lantegiak), gazteak laneratzera eta gizarteratzera zuzenduak, garatzen dituztenei. Diru-laguntza 2010eko irailetik 2011ko abuztura bitartekoa izango da.

Erakunde hartzaileen artean honako hauek aurkitzen dira: Ilundáin Haritz-Berri Fundazioa, El Castillo Fundazioa (Elizbarrutiko Caritas), Etxabakoitz Lantegi Eskola Fundazioa eta Lantxotegi Elkartea. Horiek guztiek portaera ez sozialak, eskola-porrota eta gizartera egokitzeko arazoak dituzten 14 eta 20 urte arteko gazteentzako prebentzio eta tratamendu programak garatzen dituzte. Era horretan, hitzarmenak eginda dituzte Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentuarekin, lanbide-prestakuntzako lantegiak garatze aldera.

Gazteak lan eta gizarteratzera zuzendutako lantegien egitura eta antolakuntzaren eskumena Nafarroako Gobernuarena da, eta hori gauzatzeaz Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentua arduratzen da. Gizartera moldatzeko zailtasunak dituzten gazteak artatzen dituzten irabazi asmorik gabeko erakundeek egindako lantegietarako laguntzak kudeatzen ditu azken departamentu horrek; beraz, erakunde horiek jasotzen dute aipatu diru-laguntza.

Lantegien egitarauak 2.100 edo 1.050 ordukoak izaten dira, kasuen arabera, eta irakaskuntza ofizialeko ikastetxe bati atxikita egon behar dute. Hona hemen ikastetxe horiek: BHI Uharte Iruñeko eskualdean dauden erakundeentzat (Haritz Berri Ilundainen, Lantxotegi Berriozarren eta Etxabakoitz Iruñean) eta Tuterako CIP ETI herri horretan dagoen zentroarentzat (El Castillo).

Ilundain Haritz Berri Fundazioa. Erakundea 1985 sortu zen Burlatako San Blas parrokiaren ekimenaren ondorioz, eta, 1995. urteaz geroztik, hitzarmena du Nafarroako Gobernuarekin adingabeen arreta osorako. Zentro berriak 30 plaza ditu, eta barnetegia da. Prestakuntza-jardueren artean hiru lantegi eskaintzen dira: igeltserotza eta mantentze-lanak, zurgintza eta lorezaintza. Diru-laguntza: 153.508,77 euro.

El Castillo Fundazioa. Zentroa 1988. urtean sortu zen. Urtean 40 ikasle inguru izaten ditu, eta eskola-porrota eta/edo gatazka soziala izan duten 15 eta 18 urte arteko adingabeen, Tuterakoen eta eskualdekoen, hezkuntzaz arduratzen da. Prestakuntza-programetan hiru lantegi eskaintzen dira: zurgintza eta altzariak, iturgintza eta sukaldaritza. Diru-laguntza: 95.184,42 euro.

Etxabakoitz Lantegi Eskola Fundazioa. 1983. urteaz geroztik, zentroan 14tik 20 urtera bitarteko gazteak artatzen dira, Iruñeko eskualdean bizi direnak eta eskola-porrota goiztiarra, gizarte eta familia arazoak eta gizarte-esklusioa izateko arriskua dutenak. Lantegiak gehienez 50 adingabe har ditzake, eta hiru prestakuntza-programa garatzen ditu: etxebizitzetako instalazio elektrikoak, zurgintza eta ile-apainketa. Diru-laguntza: 94.855,87 euro.

Lantxotegi Elkartea. Zentroa 1983. urtean sortu zen. Mantenu erdiko 20 plaza ditu, eta Iruñeko eskualdeko gazteak hartzen ditu. Lan eta gizarterako programak garatzeaz gain, Adingabekoen Epaitegiak ezarritako neurriak ingurune irekian betetzen laguntzen du. Prestakuntza-jarduerari dagokionez, eraikinetako mantentze-lanetako laguntzaileentzako trebatzeko programa eskaintzen du. Diru-laguntza: 31.352,93 euro.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa