(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gaur hasiko da pintura-lantegia Antonio López, José María Mezquita eta Juan José Aquerretarekin astelehena, 2011.eko abuztuak 8


Nafarroako Unibertsitateak antolatutako udako ikastaro hau abuztuaren 8tik 12ra bitartean egingo da


Antonio López –Asturiasko Printzearen Arte Saria 1985. urtean eta Arte Plastikoen Velázquez Saria 206an—, José María Mezquita –Arteen Gaztela eta Leon Saria 2006. urtean— eta Juan José Aquerreta —Vianako Printzearen Kultura Saria 2003an— pintoreek aste honetan emango dute ‘Figurazio maisuak’ pintura-lantegiaren seigarren edizioa, Nafarroako Unibertsitateak Nafarroako Unibertsitateen XI. Udako ikastaroen barruan antolatua. Ikastaroak Nafarroako Gobernuak, Hezkuntza Departamentuaren bidez, eta Iruñeko Udalak finantzatzen dituzte.

Guztira, 33 ikasle izango dira ikastaroan, abuztuaren 8tik 12ra bitartean, goiz eta arratsaldez, Nafarroako Unibertsitateko Arkitektura eraikinean. Bertan, tradizio figuratiboko generoak landuko dituzte; esate baterako, natura hila, gizakiaren irudia —ereduak naturalean— edota paisaia. Parte-hartzaileak irakasleek hautatu dituzte haien maila teknikoaren eta curriculumaren arabera.

Lantegiari gaur (astelehena) emango zaio hasiera, eta, hasteko, Zabalguneko merkaturako bisita tradizionala egingo dute, eskoletan natura hila osatzeko eta margotzeko erabiliko dituzten frutak eta barazkiak erosteko.

Asteazkenean, uztailaren 10ean, Nafarroako Museoan emango da "San Adriango Markesari" buruzko eskola; hots, Francisco Goyaren helduaroko erretraturik onenetarikoaren ingurukoa. 20:00etan, berriz, museoan bertan, mahai-ingurua eskainiko da jende guztiarentzat, eta pintoreek beren pintura-ikuspegiak, lan egiteko moduak eta lantegian sortutako beste kontu interesgarriak aztertuko dituzte.

Izen handiko pintoreak

Antonio López pintoreak ematen du ‘Figurazio maisuak’ izeneko pintura-lantegia 2006az (lehen edizioa) geroztik. Artista hori Espainiako errealismoko ordezkarietariko bat bezala hartzen da. Datorren urriaren 27an Honoris Causa doktore izendatuko du Nafarroako Unibertsitateak.

Antonio Lopezen dizipuluetariko bat da José María Mezquita, lantegiko irakaslea ere izango dena. Espainiako figurazioko pieza gakoa da. Haren obra errealitate gertuenaren behaketan eta azterketan oinarritzen da; Zamora jaioterriko paisaiak edo espazio urbanoak margotuko ditu.

Azkenik, Iruñeko Juan José Aquerretak 2001ean jaso zuen Arte Plastikoen Sari Nazionala; 2003an, berriz, Vianako Printzearen Kultura Saria eta, 2005ean, Tomas Caballero Saria ‘Romper la vida. Muerte y desamparo’ eskulturarengatik. Lan horrekin terrorismoko biktimak gogoratzen ditu.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa