(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak haurrentzako bi tailer antolatu ditu Nafarroako Museoaren barne funtzionamenduaren berri emateko astelehena, 2011.eko abuztuak 8


Abuztuaren 9tik 12ra eta 16tik 19ra izango dira, zentroaren 55. urteurrena ospatzeko


pintura-tailerra

Amaya Gurpidek zuzendutako pintura-tailerra ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak 4 eta 11 urte arteko neska-mutilentzako bi tailer antolatu ditu. Nafarroako Museoaren barne funtzionamenduaren berri ematea da haien helburua, Museoaren 55. urteurrena ospatzeko. Aste honetan, abuztuaren 9tik 12ra, eta hurrengoan, 16tik 19ra, egingo dira. Eskainitako berrogeita hamar plazak -25 tailerreko- beteta daude dagoeneko.

Ikastaroak museoko bi langilek emango dituzte, Ana Redinek eta Mikel Calvok hain zuzen, eta lau egunekoak izango dira. Lehen hiru egunetan zentroaren barneko lanaren zenbait arlo azalduko dituzte, hala nola erakusketa, kontserbazioa, berritzea eta ikerketa. Azken egunean beren erakusketa prestatu beharko dute haurrek.

Tailerrean museoan ikus daitezkeen teknikak eta materialak landuko dituzte; besteak beste, arkeologiako piezak, urrezkoak, pintura eta eskultura.

Pintura-tailerra

Iragan astean Amaia Gurpidek zuzendutako pintura-tailerra ere egin zen, naturalaren erretratuari buruzkoa. Guztira, 17 eta 77 urte arteko ikaslek parte hartu zuten.

Bigarren aldia da artista gazteak Nafarroako Museoan lan egiten duena, iaz, udan, beste tailer bat eman baitzuen, irudiaren azterketari buruz. Gurpide Iruñean jaio zen, eta Arte Eskolan ikasi zuen han. Gero, Estatu Batuetara joan zen, prestakuntza osatzeko, eta eskolak eman zituen New Yorkeko zenbait akademiatan. Italian, Marokon eta Emirerrietan ere margotu du. Gaur egun, Madrilen bizi da, eta pintura-estudioa du han. Bestalde, anatomia eta marrazketa irakaslea da Marrazketa Profesionaleko Goi Eskolan (ESDIP).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa