(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Zerealak eta lekadunak biltzeko kanpaina bukatu da asteartea, 2011.eko abuztuak 9


Zerealaren emaitzak normalak dira sail historikoaren aldean, eta aurreko kanpainakoak baino zertxobait txarragoak


Uztailaren 29tik abuztuaren 5era egun eguzkitsuak nagusi izan ziren; tenperatura arruntak izan ziren sasoirako, norabide aldakorreko haizea egin zuen eta ez zuen euririk egin, abuztuaren 2ko gauean izan ezik, ekaitza egin baitzuen, oso esanguratsua izan ez bazen ere.

Uztailaren bigarren hamabostaldian tenperatura baxuak eta egun hodeitsuak eginda, beroa egiteak eta lurretan hezetasuna egoteak modu uniformean eta pixkanaka heltzen diren udako sail ureztatuetako laboreen garapenari lagundu diote.

Lehorreko lurrean, zenbait laborek, hala nola ekilorea, artaberdea eta patatak, aurrera egin dute egoera fenologikoetan, hala ere, erreserba hidrikoak ez dira oso esanguratsuak. Beraz, hemendik gutxira euria egitea beharko dute, produkzio-zikloa osa dezaten.

Zereala biltzeko kanpaina bukatutzat hartu dute. Iragan astean biltzeko falta ziren azken partzeletako uzta bildu zuten, laborantza-arearen ekialdeko eremuetan. Aurreko txostenetan emandako informazioaren laburpen gisa, Nafarroako aurtengo kanpainaren emaitzak normalak direla esna daiteke, sai historikoaren aldean, eta aurreko kanpainakoak baino zertxobait txarragoak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Sailaren txostena. 2011ko uztailaren 29tik abuztuaren 5era.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa