(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Artista Gazteen 2011ko Topaketetan izena emateko epea abuztuaren 19an amaitzen da asteazkena, 2011.eko abuztuak 10


Lehiaketa Nafarroako Gobernuak antolatzen du, eta 14 eta 30 urte arteko sortzaileei zuzendua dago


Artista Gazteen 2011ko Topaketetan izena emateko epea datorren asteko ostiralean, abuztuaren 19an, amaitzen da. Lehiaketa Nafarroako Gobernuak antolatzen du, Nafarroako Gazteriaren Institutuaren eta Arte Garaikidearen Huarte Zentroaren bidez. Topaketa 14 urtetik 30 urtera bitarteko sortzaile gazteentzat da.

Artistek banaka edo taldean parte har dezakete honako modalitate hauetan: arte eszenikoak, arte plastikoak, ikus-entzunezko sormena, literatur generoak eta musika.

Izena emateko bide hauek erabil ditzakete interesatuek: Internet bidez, www.encuentros.navarra.es web orrialdean (sinadura digitalarekin) abuztuaren 19ko 24:00ak arte; Nafarroako Gazteriaren Institutuaren egoitzara joanda (Iruñeko Yanguas eta Miranda kalea, 27) edota Arte Garaikidearen Huarte Zentrora (Uharteko Kalbario kalea, 2), abuztuaren 19ko 14:00ak baino lehen.

Lehiaketaren oinarriak eta izena emateko inprimakia www.encuentros.navarra.es orrialdean eskura ditzakete interesatuek. Era berean, posta bat (encuentros@navarra.es) eta honako telefono-zenbaki hauek jarri dira parte hartu nahi dutenek izan ditzaketen zalantzak argitu eta ebazte aldera: 848 427 841 eta 848 427 831, Nafarroako Gazteriaren Institutukoa, eta 948 361 457, Arte Garaikidearen Huarte Zentrokoa.

Artista Gazteen Topaketen helburua da sortzaile gazteak sustatzea; horretarako, sormen-prozesua eta lanen hedapena eta erakusketa lanak errazten zaizkie. Historiako 27 urtetan, 15.000 gazte baino gehiagok hartu dute parte.

Sarian lortutako diru-kopurua artistak produkzio artistikorako, prestakuntzarako, esperimentaziorako eta trukerako edo Nafarroako Gazteriaren Institutuarekin aurrez hitzartutako beste edozein ekintzarako erabili behar da. Saria 6.000 eta 1.000 euro artekoa izango da, modalitatearen eta postuaren arabera.

Parte-hartzaileentzako laguntza lehiaketan

Lehiaketan parte hartzen duten artistak sustatzen laguntze aldera, Nafarroako Gazteriaren Institutuak hainbat ekintza garatzen ditu; tartean, profesionalizatzeko laguntzak, eta laguntza horiek eskuratu dituzte modalitate ezberdinetako 35 gaztek, prestakuntza hobetu eta haien lanak zabaltzearren.

Halaber, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuarekin batera, "Musika Artisten Zirkuituak Nafarroan barna" izeneko programa bultzatzen du; horrela, 10 parte-hartzailek Nafarroa osoan sustatutako hogei kontzertutan parte hartzen dute, areto pribatuetan zein publikoetan.

Era berean, Nafarroako Gazteriaren Institutuak "Circuito Nacional en Ruta" izeneko zirkuituan esku hartzen du Espainiako Artisten, Interpretarien eta Joleen Sozietatearekin (AIJ), Espainiako hiri ezberdinetan jotzen duten Nafarroako gazteen taldeak estatu-mailan zabaltzeko asmoz. Ildo horretan, Nafarroako sei talde ibiliko dira Estatuko areto ezberdinetan.

Horrez gain, "Nafarroako Artista Gazteen Bilduma" katalogoa argitaratu du, Topaketak lehiaketan arte plastikoen modalitatean, azken hamarkadan saritutako obrekin, eta bilduma horretan saritu gehiago sar daitezke. Obrak Arte Garaikidearen Huarte Zentroan erakutsiko dira, 2011ko irailaren 23tik 30era.

Programa horiez gainera, aurten aipatzekoa da Topaketetako hainbat astistek parte hartuko dutela abuztuan zehar, Iruñeko Udalak gotorlekuan antolatutako "Ciudadelarten" eta Civican-ean antolatutako musika gaztearen zikloan. Azken hori Nafarroako Gazteriaren Institutuaren programaren esparruan (Gazte Txartela) antolatzen da, eta Nafarroako Kutxa Fundazioak kudeatzen du. Civicaneko kanpoko patioan, asteazkenean eta ostiralean, 20:30etik aurrera, honako talde hauek arituko dira: El Mono Pintor (abuztuak 5), BackFlip (abuztuak 10), Radiofunkens (abuztuak 12) eta Bashira (abuztuak19).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa