(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Goicoechea kontseilariak Energia Berriztagarrien Zentro Nazionalaren zerbitzuen balio handia nabarmendu du asteazkena, 2011.eko abuztuak 10


Instituzioak 200 ikertzaile baino gehiago ditu, eta bost kontinenteetan egiten du lan  


Goicoechea kontseilaria CENER zentroa bisitatzen

CENER-ko bisita. Ezkerretik esquinera José Javier Armendáriz, Goicoechea kontseilaria, Jorge San Miguel eta Fernando Sánchez. ( irudia handitu )

Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuko kontseilariak, Lourdes Goicoechea Zubelzuk, Energia Berriztagarrien Zentro Nazionalak (CENER) ematen dituen zerbitzuen balio handia nabarmendu du, Nafarroan dituen instalazioetara egindako bisitan; era berean, erakundeak abian dituen proiektuen berri eman dio kontseilariari.

Kontseilariak, lehenik eta behin, zentroak Sarrigurenen duen egoitza bisitatu du; toki horretan aurkitzen dira eguzki-panel termikoen eta modulu fotovoltaikoen entseguko laborategiak. Ondoren, Zangotzara joan da, Aerosorgailuen Entseguko Laborategira, horrelako ezaugarriak dituen bakarra munduan, eta, amaitzeko, 2. generazioko Bioerregaien Zentroan izan da, Agoitzen.

Bisitan, honako hauek izan dira kontseilariarekin batera: José Javier Armendáriz, CENER zentroko zuzendari nagusia; Fernando Sánchez, zuzendari teknikoa; eta Jorge San Miguel Induráin, Departamentuko Enpresa eta Berrikuntzako zuzendari nagusia.

Lourdes Goicoecheak, Nafarroako Gobernuko kontseilari gisa, CENER-CIEMAT Fundazioaren lehendakaritza bere gain hartuko du denbora gutxi barru; hau da, zentroko organo errektore gorenarena. Horren patronatua ondorengoek eratzen dute: Industria, Turismo eta Lan Ministerioak, Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak, Ikerketa Energetikoen, Ingurumenekoen eta Teknologikoen Zentroak (Ciemat) eta Nafarroako Gobernuak. Fundazio horretakoak dira, baita ere, Ikerketako idazkaria den Felipe Pétriz eta Energia Estatu Idazkaria, Fabricio Hernández.

CENER trebakuntza handiko eta nazioartean ospea duen zentro teknologikoa da, ikerketa aplikatuan eta energia berriztagarrien garapenean eta sustapenean espezializatua. 200 ikertzaile baino gehiago ditu, eta bost kontinenteetan egiten du lan. Horixe azpimarratu du Goicoechea kontseilariak bisitan zehar.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa