(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak industria berritzeko politika aurkeztuko du Bruselan asteazkena, 2011.eko abuztuak 10


Foru Erkidegoen, besteak beste enpresez, teknologia-zentroez eta unibertsitateez osatutako 400 eragile ekonomiko baino gehiago biltzen dituzten zazpi kluster ari dira lanean


Ibilgailua CITEAN zentroko laborategian

Volkswagen markako ibilgailua Nafarroako Automobilgintzako Teknologia Zentroaren laborategi batean. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak 2006an hasi zuen klusterren politika aurkeztu du Bruselan. Une honetan, zazpi kluster ari dira lanean Erkidegoan, sektore hauetan: informazioaren teknologia berriak (IKT), nekazaritzako elikagaiak, automobilgintza, logistika eta garraioa, ingurumena, ibilgailu elektrikoa eta eguzki-energia. Horrela, ia 400 eragile ekonomiko biltzen dituzte, haien artean enpresak, teknologia-zentroak eta unibertsitateak daudela.

Kluster terminoa informatikatik dator. Berez, ordenagailu-konglomeratua da, eragiketetan potentzia eta eraginkortasun handiagoa lortzeko. Eskualde bateko industrian aplikatuta, kasu honetan bezala, teknologia-, kudeaketa- eta ezagutza-baliabide multzoa da klusterra, berrikuntza sustatzeko eta sektore estrategiko baten lehiakortasunaren, kalitatearen eta eraginkortasunaren adierazleak hobetzeko.

Klusterrak eta antzekoak diren beste irudi batzuk (lehiakortasun zentroak, lehiakortasun ardatzak eta teknoardatzak) enpresek eta teknologia-zentroek eskualdeko bateko lehentasunezko sektoreei buruz dituzten ikuspegiak dira, eta berrikuntza-sistemaren eskualdeko gaitasuna handitzen lagun dezakete, ekosistema egokia eskaintzen dutelako enpresen eta ezagutza-zentroen arteko lankidetzarako, besteak beste ikerketa-ekimenetarako eta eskualdeko politikekin bat datozen berrikuntza-ekimenetarako.

Nafarroako klusterrak Rafael Mugerza Erasok, Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuko Berrikuntza eta Informazioaren Sozietateko Zerbitzuko zuzendariak, aurkeztu zituen, Europako eskualdeetan espezializazio adimenduna garatzen ari diren klusterrei eta enpresa-elkarteei buruz egindako jardunaldi batean. Guztira, Europar Batasuneko 45 ordezkaritzak parte hartu zuten. Jardunaldia Making Knowledge Work proiektuaren barruan egin zen. Proiektu hoNafarroako klusterrak Rafael Mugerza Erasok, Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuko Berrikuntza eta Informazioaren Sozietateko Zerbitzuko zuzendariak, aurkeztu zituen, Europako eskualdeetan espezializazio adimenduna garatzen ari diren klusterrei eta enpresa-elkarteei buruz egindako jardunaldi batean. Guztira, Europar Batasuneko 45 ordezkaritzak parte hartu zuten. Jardunaldia Making Knowledge Work proiektuaren barruan egin zen. Proiektu hori, eskualdeen garapenerako Europako funtsekin (FEDER) finantzatuta dago, Nafarroako Gobernua kide den Interreg IVC lurralde-lankidetzako programaren bidez.

Nafarroako Gobernuak azaldu zuen klusterrak bultzatzeko politikak hertsiki egon daitezkeela eskualdeko espezializazio adimenduna lortzeko esfortzuekin. MODERNA plana Europan izandako espezializazio adimenduneko lehen ekimenetako bat da, eta horri esker, Nafarroako ekonomia eta produkzio-eredua berriz orientatzeko lehentasunak eta ekintza-plana ezarri dira. Hain zuzen, hiru ardatz ekonomiko handien (osasunaren ekonomia, ekonomia berdea eta talentuaren ekonomia) inguruan dagoen ezagutzaren ekonomia baterantz jo du, eta 12 kluster sustatu edo indartu ditu.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa