(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak kultur jarduerak antolatu ditu hamar gune turistikotan jai-zubi honetarako osteguna, 2011.eko abuztuak 11


"Kultur" programaren barruan, honako herri hauetan proposatu dira jarduerak: Agoitz, Mendigorria, Otsagabia, Erriberri, Azkoien, Gares, Erronkari, Zangoza, Bertizko Jaurerria eta Tutera


Judith Jauregi pianista Tuterako katedralean arituko da, 20:00etan. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak antolatutako kultur jardueren Kultur programa Foru Erkidegoko interes turistikoko leku berrietara iritsiko da. Asteburu honetan, emanaldiak izango dira Mendigorria, Tutera, Erriberri, Erronkari, Otsagabia, Zangoza, Agoitz, Gares, Azkoien eta Bertizko Jaurerrian.

Ostiralean, abuztuaren 12an, 20:30ean, folk musika entzun ahal izango da Mendigorriako plazan, Mielotxin&Onarin taldearen eskutik. Egun berean, Tuterako katedralean, 20:00etan, Gipuzkoako Judith Jauregi piano-jotzailea izango da. Erriberriko San Frantzisko elizan, berriz, Jasokundeko koruak kontzertua emango du 20:00etan. Azkenik, San Frantzisko Komentuko Klaustroan, Xavier Alvarez de Eulate aitaren pintura-erakusketa ikus ahal izango da.

Larunbatean, abuztuaren 13an, Daniel Gutiérrezek (pianoa) eta David Echeverríak (tenorea) bi kontzertu eskainiko dituzte 13:00ean eta 18:30ean, Erronkariko Julian Gaiarre Museoan; era berean, Herri Kirolen Nafarroako Federazioak herri-kirolen erakustaldia eskainiko du Otsagabiako plazan; Zangozan, berriz, "En Jota" kontzertuaz gozatzeko aukera izango da (jazz eta musika genero horren arteko nahasketa) Josetxo Goia Aribe eta Arantxa Diezekin.

Halaber, gogoratu nahi da jendearentzat irekita izango direla abuztuaren 29ra bitarte hainbat erakusketa Agoitzen, Garesen, Azkoienen eta Bertizko Jaurerrian. Agoizko Kultur Etxean, Iñaki Bergera argazkilariaren erakusketa aurkitzen da; Garesko Vinculo Etxean Iker Serranoren lana ikus daiteke; Azkoiengo Kultur Etxean Juanjo Lazkanoren obra piktorikoa dago ikusgai; eta Bertizko Jaurerriko Jauregian Amaia Gurpideren mihiseak ikus daitezke.



Josetxo Goia-Aribek “En Jota” lana aurkeztuko digu, jotaren irakurketa berritzailea jazz klabean. ( irudia handitu )

Interpretariak

Gure herrialdeko interpretaririk handiena izateko deitua, Donostiako Judith Jauregi (1985) bere generazioko proiekziorik handiena duen piano-jotzailea da dagoeneko.

Donostiako Kontserbatorioan Karrera Amaierako Ohorezko Saria eskuratu zuen, eta prestakuntza gehituko du Claudio Martinez-Mehner-ekin. Errusiako Vadim Suchanov maisu handiak apopilo gisa hautatutako artisten talde murriztuko partaide izatera iritsiko da Munich hiriko Richard Strauss Kontserbatorioan.

Errezitaldian soilik 11 urte zituela debuta egin ondoren, nazioarteko sari ugari irabaziko ditu, eta arrakasta handiarekin hartua izango da izen handiko jaialdietan; hala nola, Donostiako Musika Hamabostaldian, Peraladako Jaialdian, Granadako Musika eta Dantza Jaialdian edo Frantziako La Roche A’ntheron-go Nazioarteko Jaialdian.

Judith interpretari handien zirkuitu murriztuan sartu da, eta ohikoa izaten da eszenatoki nagusietako programazioan; tartean aipatzekoak dira Bartzelonako Auditori, Madrilgo Zartzuela Antzokia, Bilboko Euskalduna Jauregia, Valladolideko Miguel Delibes Auditorioa, Malagako Filarmonika Sozietatea edo Jerezko Villmarta.

Mielotxin 2003ko udaz geroztik sortuko da, eta, handik ia urte batera, lekua izatea lortuko du Nafarroako koordinatzaile kulturalen programazioetan. Kritika oso onak jasoko ditu musika-proposamenaren orijinaltasun eta kalitatearengatik. Tradizioa eta lurraldeko musikarekiko konpromisoa modernitatearekin, sormenarekin eta kideen gaztetasunarekin elkartuko da.

2004ko maiatzean, lehen saria eskuratuko du Nafarroako Artista Gazteen Lehiaketako Musika Berriak atalean eta bigarren saria Illoran (Granada) egindako Eurofolk-ean.
2005. urtean, "Empápate" izeneko lehen lana grabatuko dute. 2006an, Prau Eszenatokiko (Kantabria) hirugarren saria lortuko du eta Ermuko (Bizkaia) Fokez Blai-ko lehen saria. 2007. urtean, lehen saria eskuratuko dute Mendebala-Sopuertako Maketen III. Lehiaketan "Almadierra" izeneko bigarren lanari esker. 2010. urtean, estudioko hirugarren diskoa egingo dute, "Cuando la beharra obliga"; izenburuan gure aiton-amonek gerraostean, beharrak edo premiak garaia markatzen zuenean, erabiltzen zuten esaera aipatu nahi da. Errepertorioak Mielotxinen izpiritua berriro erakusten digu; hau da, euskara/gaztelera, egilearen abestiak/abesti tradizionalak, instrumentalak/ahozkoak,… batera elkartzen dira lurraldeko herri-musikaren ikuspegiarekin, eta hori XXI. mendean.

Iruñeko Jasokundearen Korua duela 15 urte hasi zen abesten, Francisco Villanuevaren zuzendaritzapean. Parte hartu du Torreviejako Habaneren Jaialdian, Tolosan, Ejea de los Caballerosen, e.a., eta sari garrantzitsuak lortu ditu.
2011. urtean, Metz hiriko (Frantzia) katedralean eta Luxemburgekoan abestu du.

Nafarroako Josetxo Goia-Aribe konpositorearen musika-proposamen berria, "En Jota", herri genero horren irakurketa berria eta berritzailea da. Uribek jota jazzaren lurraldeetara eramango du. Taldea kontrabaxuak, pianoak, saxoak eta ahotsak berak osatuko dute. Dozena bat titulu sortu-berriak abestuko dituzte melodien ordu batean gutxi gorabehera, euskarri harmoniko berriekin. Arantxa Diez (Tafalla) ahotsean, Javier Olabarrieta (Iruña) pianoan eta Baldo Martinez (Madril/Galizia) kontrabaxuan arituko dira, eta horiek osatuko dute Nafarroako konpositore eta saxofonista honen taldea.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa