Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
"Kultur" programaren barruan, honako herri hauetan proposatu dira jarduerak: Agoitz, Mendigorria, Otsagabia, Erriberri, Azkoien, Gares, Erronkari, Zangoza, Bertizko Jaurerria eta Tutera
Judith Jauregi pianista Tuterako katedralean arituko da, 20:00etan.
(
irudia handitu
)
Nafarroako Gobernuak antolatutako kultur jardueren Kultur programa Foru Erkidegoko interes turistikoko leku berrietara iritsiko da. Asteburu honetan, emanaldiak izango dira Mendigorria, Tutera, Erriberri, Erronkari, Otsagabia, Zangoza, Agoitz, Gares, Azkoien eta Bertizko Jaurerrian.
Ostiralean, abuztuaren 12an, 20:30ean, folk musika entzun ahal izango da Mendigorriako plazan, Mielotxin&Onarin taldearen eskutik. Egun berean, Tuterako katedralean, 20:00etan, Gipuzkoako Judith Jauregi piano-jotzailea izango da. Erriberriko San Frantzisko elizan, berriz, Jasokundeko koruak kontzertua emango du 20:00etan. Azkenik, San Frantzisko Komentuko Klaustroan, Xavier Alvarez de Eulate aitaren pintura-erakusketa ikus ahal izango da.
Halaber, gogoratu nahi da jendearentzat irekita izango direla abuztuaren 29ra bitarte hainbat erakusketa Agoitzen, Garesen, Azkoienen eta Bertizko Jaurerrian. Agoizko Kultur Etxean, Iñaki Bergera argazkilariaren erakusketa aurkitzen da; Garesko Vinculo Etxean Iker Serranoren lana ikus daiteke; Azkoiengo Kultur Etxean Juanjo Lazkanoren obra piktorikoa dago ikusgai; eta Bertizko Jaurerriko Jauregian Amaia Gurpideren mihiseak ikus daitezke.
Josetxo Goia-Aribek “En Jota” lana aurkeztuko digu, jotaren irakurketa berritzailea jazz klabean.
(
irudia handitu
)
Interpretariak
Gure herrialdeko interpretaririk handiena izateko deitua, Donostiako Judith Jauregi (1985) bere generazioko proiekziorik handiena duen piano-jotzailea da dagoeneko.Iruñeko Jasokundearen Korua duela 15 urte hasi zen abesten, Francisco Villanuevaren zuzendaritzapean. Parte hartu du Torreviejako Habaneren Jaialdian, Tolosan, Ejea de los Caballerosen, e.a., eta sari garrantzitsuak lortu ditu.
2011. urtean, Metz hiriko (Frantzia) katedralean eta Luxemburgekoan abestu du.
Nafarroako Josetxo Goia-Aribe konpositorearen musika-proposamen berria, "En Jota", herri genero horren irakurketa berria eta berritzailea da. Uribek jota jazzaren lurraldeetara eramango du. Taldea kontrabaxuak, pianoak, saxoak eta ahotsak berak osatuko dute. Dozena bat titulu sortu-berriak abestuko dituzte melodien ordu batean gutxi gorabehera, euskarri harmoniko berriekin. Arantxa Diez (Tafalla) ahotsean, Javier Olabarrieta (Iruña) pianoan eta Baldo Martinez (Madril/Galizia) kontrabaxuan arituko dira, eta horiek osatuko dute Nafarroako konpositore eta saxofonista honen taldea.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen