(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Leitzako zaindariaren jaien hasieran ETAko terroristak omentzeko egindako ekintzak gaitzetsi ditu osteguna, 2011.eko abuztuak 11


Gertaerak delitua diren argitzeko ikerketa hastea agindu dio Foruzaingoari


Nafarroako Gobernua Leitzako Udalak gertaera horien aurrean izandako jarrerak atsekabetu du.

Nafarroako Gobernuak erabat gaitzetsi ditu ETA banda terroristako kideak omentzeko ekitaldiak, atzo, Leitzako zaindariaren jaien hasieran egindakoak. Terroristen argazkiak eta haien aldeko banderak erakutsi zituzten, Udaletxean nahiz jaien hasierako suziria jaurtiko zen plazan. Horrez gain, zenbait txanodunek pankarta handia kokatu zuten esparru horretan.

Nafarroako Gobernuarentzat "gaitzesgarriak" dira ekintza horiek, jai-ekintza bat legaltasunik ezetik hurbil dagoen terrorismoaren omenaldi bihurtu zutenak. Gobernua, halaber, Leitzako Udalak, egiteagatik edo ez egiteagatik, terrorismoaren biktimei eta bereziki ETAren biktimak diren leitzarrei egindako apalkuntza baimentzeak atsekabetu du.

Hori horrela, Foruzaingoari gertaera horiek ikertzea eta Udal honetako Sinboloen Legea betetzen duen aztertzea eskatu dio.

Poliziaren informazio hori bilduta, Nafarroako Gobernuak atzo Leitzan gertatutakoa deitu izan daitekeen aztertuko du zerbitzu juridikoen bidez, hala badagokio, agintari judizialei jakinarazteko.

Nafarroako Gobernuak terrorismoaren biktimei solidaritatea agertu die, eta ETAk hildakoen oroitzapenekin duen konpromisoa berretsi du.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa