(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Lizarrako Karlismoaren Museoak doako bisita gidatuak eskainiko ditu larunbat honetan osteguna, 2011.eko abuztuak 11


16:30ean gaztelaniaz egingo da bisita eta 17:30ean euskaraz


Lizarrako Karlismoaren Museoaren irudia.

Lizarrako Karlismoaren Museoak doako bi bisita gidatu eskainiko ditu datorren larunbatean, abuztuaren 13an. Haietako lehenengoa 16:30ean izango da, gaztelaniaz, eta bigarrena, 17:30ean, euskaraz.

Horrez gain, uztailean, abuztuan eta irailean, tarifa osoko edo murriztuko sarrera bat erosiz gero sarrera bat oparituko da Iruñean dagoen Nafarroako Museoa bisitatzeko. Horri erantzuteko, Nafarroako Museoak bere sarrerarekin batera beste sarrera bat oparituko du Karlismoaren Museorako.

Urte honetan zehar, Karlismoaren Museoak doako bisita gidatuak eskaini ditu hilabete guztietan, oro har, hil bakoitzaren lehen larunbatean, eta zenbait jai direla eta. Egutegi osoa web orrian kontsulta daiteke: www.museodelcarlismo.navarra.es

Karlismoaren Museoa Gobernadorearen Jauregia gisa ezaguna den XVII. mendeko eraikin batean kokatuta dago, eta funtsezko helburu moduan hauek ditu: ondarea berreskuratzea, ikertzea eta mugimendu politiko hori hedatzea. Publikoarentzat oro har nahiz espezializatuarentzat da, eta dokumentazio zentroa ere badu. Erakusketa iraunkorrean karlismoaren historia ikus daiteke, hasi zenetik 1939. urtera arte, zortzi arlotan; haietatik, zazpi, kronologikoak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa