(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Astelehenean hasiko da 2011/2012 denboraldi zinegetikoa Nafarroan, debekualdi erdia irekita ostirala, 2011.eko abuztuak 12


Irailaren 11ra bitarte, galeperrak, usapal arruntak eta basahateak ehizatu ahal izango dira ostegunetan, larunbatetan, igandeetan eta jai-egunetan 


Ehiztaria

Datorren astelehenean, abuztuaren 15ean, hasiko da Foru Erkidegoan 2011/2012 denboraldi zinegetikoa

Datorren astelehenean, abuztuaren 15ean, Ama Birjina Abuztukoaren jai-egunean, abian izango da Foru Erkidegoko barrutietan 2011/2012 denboraldi zinegetikoa, "debekualdi erdia" irekiko baita. Horrela, denboraldi horretan, galeperrak, usapal arruntak eta basahateak ehizatu ahal izango dira. Espezie horiek abuztuaren 15etik irailaren 11ra bitarte ehizatzeko aukera izango da ostegunetan, larunbatetan, igandeetan eta jai-egunetan. Dena den, kupoak ezarri dira galeperraren eta usapal arruntaren kasuan, eguneko eta ehiztari bakoitzeko hamar eta bi, hurrenez hurren.

Hala ere, untxien gainpopulazioa duten esparruetan (3 untxi edo gehiagoko indize kilometrikoak) eta dagokion administrazio-eskaera izapidetu dutenetan, espezie hori ehizatu ahal izango dute pasa den abuztuaren 6tik (larunbata) aurrera. Praktika zinegetiko hori guarda aurrean dela egin behar da, eta larunbatetan, igandeetan eta jai-egunetan ehizatu ahal izango da urriaren 9ra bitarte.

Ehiza-denboraldiaren barruan, irailaren 4an irekiko da ehiza larriaren modalitatea, Nafarroan jarraitzaile gehien dituenarena; hots, basurdeen uxaldiak. Urriaren 1ean, berriz, usoaren eta birigarroaren denboraldia hasiko da, tiro egiteko behar bezala baimenduta dauden postu finkoetatik ehizatzen diren migrazio-espeziena. Urriaren 9an oilagor zaleen txanda izango da; egun bakoitzeko gehienez hiru oilagor ehizatu ahal izango dira, eta nahitaez ingurune basotsuetan eta txakurren laguntzarekin ehizatuko dira. Azkenik, azaroaren 1ean, debekualdi orokorra irekiko da, eta eperrak, erbiak eta untxiak bezalako espezie autoktonoak ehizatzeko aukera izango dute ehiza maite dutenek.

Informazio eta xehetasun gehiago izateko, komeni da honako hau kontsultatzea: 2011/2012 denboraldirako ehiza-debekualdien foru-agindua.

 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa