(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foruzaingoak zerbitzu berezia egingo du larunbatean hasiko dira Tafallako jaietarako ostirala, 2011.eko abuztuak 12


Lapurretak prebenitzea, trafikoa zaintzea eta substantzia estupefazienteak hartzea eta adingabeei alkohola saltzea saihestea izango da egiteko nagusia


410 Foruzaingoak zerbitzu berezia egingo dute

Alkoholemia- eta bestelako droga-kontrolak egingo dira Tafallako jaietan ( irudia handitu )

Foruzaingoak zerbitzu berezia jarriko du abian larunbat honetatik datorren abuztuaren 20 arte Tafallako jaietarako. Horrela, 410 lan-txanda ezarriko dituzte hiri horretako Komisariako agenteetarako, sail hauen laguntza ere izango dutenak: Trafiko eta Bide Segurtasuna, Herritarren Segurtasuna, Jolas eta Ikuskizunen Brigada eta Interbentzioko Brigada Zentrala.

Zehazki, trafikoari dagokionez, 42 txanda egingo dira, Herritarren Segurtasunerako 144 txanda, Herritarren arretarako 14 txanda, Jolas eta Ikuskizunetarako 21 txanda eta Interbentzioko Brigada Zentralak 189 egingo ditu. Txanda horiekin zazpi jai-egunen ordutegi guztiak babestuko dira.

Zerbitzua Udaltzaingoaren eta Guardia Zibilaren laguntza egingo da, duela gutxi Segurtasunerako Toki Batzordean erabaki zuten moduan.

Poliziak 24 ordutan izango dira komisaria horretako Herritarren Arretarako Bulegoan, Tafallako epaitegien eraikineko beheko solairuetan. Instalazio horietan, salaketak aurkezteaz edo zuzenean edo telefonoz (112 edo 948-704265) arreta eskatzeaz gain, borondatezko alkoholemia-probak egin ahal izango ditu nahi duen edozein herritarrak, gidatzeko moduan dagoen ala ez jakiteko.

Foruzaingoak, aurkeztutako salaketak ikertuko ditu; trafikoa kontrolatuko du; herritarren segurtasunerako lanak egingo ditu (patruilatzea lapurreten kontra, genero-erasoak eta droga-trafikoa, nagusiki); zezen-festetan izango da eta Udaltzaingoari lagunduko dio jaiaren ekitaldietan (suziria, entzierroak edo entzierro txikiak).

Halaber, drogak aurkitzeko kontrolak egingo dira bereziki, estupefazienteen kontsumoak eraginda gidatzen ari diren zantzuak dituzten gidariei, trafiko-kontroletan nahiz herritarren segurtasunerako kontroletan.

Trafikoari dagokionez, Udaltzaingoarekin eta Guardia Zibilarekin koordinatuta, goizean, arratsaldean eta gauean prebentzio-kontrolak egingo dituzte, hala nola alkoholemiakoa eta abiadurakoa, hirira sartzeko errepideetan.

Foruzaingoak patruilatu ere egingo du, uniformez edo kalez jantzita, Tafallako hiriguneko eremuetan, delituak edo administrazioko arau-hausteak prebenitzeko, hala nola droga-salerosketa eta borrokak.

Hori horrela, Foruzaingoa ostalaritzako eta aisialdiko lokalekin harremanetan jarri da, lapurretak izaten badituzte jarraitu beharreko urratsak jakinarazteko. Bestalde, adingabeei alkohola saltzearekin zerikusia duen informazioa ere bidali die.

Jolas eta Ikuskizunen Dibisioko poliziek agintarien ordezkariaren lanak egingo dituzte jaietarako antolatutako zezen-ikuskizunetan, eta bildutako pertsonen segurtasunaz arduratuko dira. Halaber, Interbentzioko Brigada Zentraleko poliziek ordena publikoaren gatazkarik balego lagunduko dute.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Tafallako 2010eko jaien balantzea
2011ko jaietarako berariazko ekintzak
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa