(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak iPhone-rako doako aplikazio bat sortu du Erkidegoko museoei buruzko informazioarekin asteartea, 2011.eko abuztuak 16


"Nafarroako Museoak" aplikazioa iPad-ean ere erabil daiteke.


Nafarroako Museoaren fatxada.

Nafarroako Gobernuak Kultura, Turismoa eta Harreman Instituzionalen Sailaren bitartez,  iPhone-rako aplikazio bat jarri du jendearentzat eskuragarri, teknologia horren erabiltzaileei Nafarroako museoei eta bilduma museografiko iraunkorrei buruzko informazio interesgarria hurbiltzeko asmoz. "Nafarroako Museoak" aplikazioa, halaber, iPad-ean ere erabil daiteke. Museo-sareei buruzko informazioari dagokionez aplikazio aitzindaria da Espainian.

Juan Luis Sanchez de Muniain jaunak, Kultura, Turismoa eta Harreman Instituzionalen Saileko kontseilariak, aplikazio hori gaur goizean prentsaurrekoan aurkeztu du adieraziz "Nafarroako museoetako aretoek barnebiltzen duten ondare baliotsua gero eta globalagoa eta teknologikoagoa den mundura zabaltzera bideratutako tresna berri eta erabilgarria dela".

Hamahiru museo eta bilduma museografiko iraunkorrei buruzko informazioa eskaintzen du eta bildumen deskribapen laburra, harremanetarako datuak, nola iritsi, ordutegiak eta tarifak. Museoak satelite bidez geografikoki lokalizatzeko aukera ere eskaintzen du.

App Store, Apple-ko gailu mugikorretako aplikazioei atzipena ematen dien plataforman behera kargatzeko erabilgarri dago eta gaztelaniaz, euskaraz, ingelesez eta frantsesez eskaintzen da.

Kontseilariak adierazi duenaren arabera, "tresna hau Nafarroako Gobernuak Nafarroako legatu historikoa eta kulturala zabaltzearekin eta teknologia berriak kultur ondarearen alorrean aplikatzearekin duen konpromisoan lehenengo urratsa baino ez da." 

Gailu mugikorrek, gero eta erabiltzaile-kopuru handiagoa dutenek, merke eta azkar informatzeko modua eskaintzen dute. Horregatik, Sailak aplikazioa beste eduki batzuekin garatzeko aurreikuspenak ditu.

Aldi berean, informazio hori gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez eskaintzen duen liburuxka bat ere argitaratu da, zeina, Nafarroako museoetan eta turismo-bulegoetan eskuratu daitekeen.

Datozen egunetan, bertsio hobetu berria eskuragarri egongo da, aplikaziotik museo guztietako web orri eta posta elektronikoetara zuzeneko atzipena aktibatuko duena. Saila hobekuntza gradualak sartzen joango da, esate baterako, museo bakoitzeko obra garrantzitsuenen sorta bat, eskaintzen dituzten jardueren eta zerbitzuen agenda, Android sistemara aplikazio horren egokitzapena eta bisita birtualak egiteko eta audiogiden aukera.

Zabalkunde-bide horietan aipamen egiten zaien museo eta bilduma museografiko iraunkor horiek Nafarroako Museo eta Bilduma Museografiko Iraunkorrei buruzko Foru Legearekin arabera aitortutako erakundeak dira eta dagokien erregistroetan inskribatuta daude. Zehazki, honako hauek: Nafarroako Museoa, Karlismoaren Museoa, Jorge Oteiza Museo Fundazioa, Gustavo de Maeztu Museoa, Arte Modernoko Muñoz Sola Museoa, Tuterako Museoa, Orreagako Errege Kolegiatako Museoa - Altxorra, Xabierko Gazteluaren Museoa, Tulebraseko Monasterioaren Museoa, Julian Gayarre-ren Museo Etxea, Izabako Oroimenaren Etxea,  Zubietako Errota Ekomuseoa, eta Las Eretas (Berbintzana) Museoa eta Arkeologia Aztarnategia.

Museoek laguntzak berreskuratzen dituzte

Aurkezpen honen harian, Sanchez de Muniain kontseilari jaunak museo-ondarea zaintzeko eta zabaltzeko helburuarekin eta nahiz eta zailtasun ekonomikoak izan, Nafarroako Gobernuak aurten lehiaketa publikoan museoetarako laguntzak berreskuratu dituela iragarri du, zeinak, 2010. urtean zehar eten ziren. Horrela, pasa den uztailean, zazpi museok, horien artean, Tuterako Museoa, Orreagako Errege Kolegiatako Museoa-Altxorra, Tulebraseko Monasterioaren Museoa, Izabako Oroimenaren Etxea, Zubietako Errota Ekomuseoa eta Berbintzanako Arkeologia Aztarnategiak, guztira, 60.000 euroko laguntza jaso zuten.

Gainera, une honetan, Gobernua museo horiek egungo Nafarroako Museo eta Bilduma Museografiko Iraunkorrei buruzko Foru Legera egokitzeko 40.000 euroko beste laguntza bat erabakitzeko fasean dago, zeinak, beste zenbait alderdiren artean honako hau eskatzen dien: funtsen inbentarioa osatzea eta erregistro-liburua egitea, higiezina bere funtsak kontserbatzeko ingurumen- eta segurtasun-baldintza jakinetara egokitzea eta sailkatutako jardueren lizentziak eta irekiera-lizentziak lortzea.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa