(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Nafarroako patxarana sustatzeko diru-laguntza eman du asteartea, 2011.eko abuztuak 16


Produktu honen Kontseilu Arautzailearekin sinatutako hitzarmen batek 25.000 euroko laguntza arautzen du, 2011n materiala erosteko eta marketin ekintzak egiteko


Nafarroako patxarana sustatzeko hitzarmena. Ezkerretik eskuinera: Adrián Subía, Jesús Mª Echeverría, Goicoechea kontseilaria eta Mikel Berraondo.

Nafarroako patxarana sustatzeko hitzarmena. Ezkerretik eskuinera: Adrián Subía, Jesús Mª Echeverría, Goicoechea kontseilaria eta Mikel Berraondo. ( irudia handitu )

Lourde Goicoechea Zubelzuk zuzentzen duen Nafarroako Gobernuaren Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuak hitzarmena sinatu du Nafarroako Patxarana Adierazpen Geografikoaren Kontseilu Arautzailearekin. Horren bidez, Foru Gobernuak 25.000 euroko diru-laguntza eman dio, materialetarako eta likore hori sustatzeko eta merkadoteknia egiteko ekintzetarako. Patxarana, Foru Erkidegoan landutako basaranekin egin da.

Hitzarmena Jesús Mª Echeverría Azconak, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak eta Adrián Subía Sáinzek, Kontseilu Arautzaileko lehendakariak, sinatu dute. Ekitaldian Mikel Berraondo, Kontseilu Arautzaileko idazkaria, ere izan da.

Nafarroako Gobernuak emandako diru-laguntzak Kontseilu Arautzaileak 2011rako egindako aurrekontuaren gastuaren % 50a estaltzen du. Aurrekontuaren sailak hauek dira: sustatzeko inprimatutako materialak berritzea; web-orria berritzea eta mantentzea; azalera handietako sustapen-ekintzak; Nafarroako Ostalaritzako Enpresaburuen Elkartearekin egindako ekintzak eta koktel lehiaketa.

Nafarroako patxarana sustatzeko finantza-laguntza Nafarroako Nekazaritzarako Plan Estrategikoaren (2006) barruan kokatu behar da. Plan horretan, diruz lagundutako jarduerak jasotzen dira 2. lehentasunezko helburuan: "Nafarroako produktuetarako aurreikuspen eta negozio-baldintzak sortzea". Halaber, planaren 2. ardatz estrategikoan ere jasotzen da: "Foru Erkidegoan egindako nekazaritzako elikagaien transformazioa, komertzializazioa, kalitatea eta segurtasuna".

Nafarroako Patxarana izena 1988. urtean sortu zuten, Nafarroako Gobernuaren Nekazaritza Kudeatzeko Institutu Teknikoaren laguntzaz, Prunus Spinosa L fruituaren barietate onak lortzeko helburuarekin. Fruitua basarana da (patxarana eta elorri beltza ere esaten zaio), Nafarroako patxarana egiteko lehengaia, hain zuzen. Basarana fruitu biribila da, beltz urdinxka, garratza, hur baten tamainakoa. Azala, mamia eta hezurra ditu, C bitamina, eta materia tanikoz, flobafenoz, azido malikoz (% 3 arte), azukreaz, pektinaz, gomaz, pigmentu gorriz eta punizianinaz osatuta dago.

1997. urtean hasi ziren landatzen eta, gaur egun, 150 hektareako patxaran-plantazio baino gehiago dituzte. Guztiak Nafarroan daude, eta gehienak, erdialdean eta Erriberan. Landareak hiru urterekin heltzen dira, eta 15 urte inguruko bizitza dute.

Patxaranak lantzea Deituran izena emandako enpresentzat da onuragarria, fruituen kalitatea handia delako eta hornidura ziurra izateaz gain, azkar egiten delako. Labore erraza, errentagarria eta eskaera handikoa da, Kontseilu Arautzailearen web-orriak jakinarazi duenez. Gaur egun, likore horren zazpi marka komertzial daude atxikita deitura horri, iturri beraren arabera.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa