(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakariak “Oporrak bakean" programan parte hartzen duten 21 neska-mutil saharar hartu ditu asteazkena, 2011.eko abuztuak 17


Guztira, 115 neska-mutil dira, eta Nafarroako abegi-familiekin bizitzen ari dira ekainetik


Transcripción textual del video

Nafarroako Lehendakariak, Yolanda Barcina Angulok, iragan ekainetik Nafarroan dauden hogeita bat neska-mutil saharar hartu ditu gaur Nafarroako Jauregiko Tronu aretoan, Nafarroako Lagunen Nafarroako Elkartea (ANAS) egiten ari den "Oporrak bakean" programaren hamaseigarren edizioaren barruan.

Barcina Lehendakariak 21 neska-mutil saharar hartu ditu

Barcina Lehendakaria, Torres kontseilaria, Salama eta Garcia, neska-mutil sahararrekin ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakariak, Yolanda Barcina Angulok, iragan ekainetik Nafarroan dauden hogeita bat neska-mutil saharar hartu ditu gaur Nafarroako Jauregiko Tronu aretoan, Nafarroako Lagunen Nafarroako Elkartea (ANAS) egiten ari den "Oporrak bakean" programaren hamaseigarren edizioaren barruan.

Ekitaldian Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentuko kontseilariak, Elena Torres Mirandak; Saharako herriaren Nafarroako ordezkariak, Ahmed Salamak eta ANASeko buruak, Carol Garcia Pellejerosek, parte hartu dute.

Barcinak familiak zoriondu ditu, eta Nafarroako irudiaren onera egiten duten lana eskertu die, bere ustez, neska-mutil horiek, helduak direnean, gure lurraren mandatariak izango baitira. Halaber, elkartea animatu du, "ekimen hori bizirik mantentzen jarrai dezan".

Lehendakariak, Foru Erkidegoan egondako denboran gozatu izana espero duela adierazi die neska-mutilei, eta, hemen, ateak beti irekita izango dituztela gogoratu die.

Bestalde, Salamak, Nafarroako Gobernuak Saharako herriari emandako laguntza eskertu du, eta baita familiek, krisia egon arren, adingabe hauek hartuz egindako lana ere.

"Oporrak bakean" programaren bidez, Tindufeko (Aljeria) errefuxiatu-esparruan bizi diren 7 eta 12 urte arteko 115 neska-mutil etorri dira uda honetan Nafarroara. Haietatik, 109, Iruñeko eta Eskualdeko, Tuterako, Baztango edo Estellerriako abegi-familiekin bizi dira, eta, sei, ezgaitasunen bat dutenak, Berriozarko etxebizitza batean bizi dira. Neska-mutil horietatik, 97, aurreko udetan ere parte hartu zuten programan Nafarroako familiekin.

Bi hilabete hauetan, neska-mutilak abegi-familiekin bizi izan dira, eta zenbait ekitalditan egon dira elkarrekin. Bidaiari esker, gainera, Saharako herriko mandatari bihurtu dira Foru Erkidegoan.

Gehienez, bost urtez goza dezakete programa honetaz, eta, ahal bada, familia berekin egon daitezke beti aldi horretan, harremana estutzeko.

Gogoratu behar da Saharako Lagunen Nafarroako Elkarteak lan solidario hori egiteaz gain, hartutako adingabeen familiak, urtean bitan, Aste Santuan eta abenduan hain zuzen, errefuxiatu-esparruetara joaten direla hartutako adingabeak bisitatzeko.

Nafarroako Gobernuaren laguntza

Nafarroako Gobernuak 419.186 euro bideratu zituen Saharako biztanleentzat 2010. urtean, hasieran aurreikusitakoa baino % 10 gehiago (382.733 euro). Tindufen errefuxiatutako sahararrak izan dira Nafarroaren garapenerako laguntza ofizialaren hartzaile nagusietako batzuk, 2007. eta 2010. urtean. Aldi horretan, 1,8 milioi euro baino gehiago bideratu ditu, hots, hasieran aurreikusitako kopurua baino % 23 gehiago. "Saharako biztanleentzako laguntza humanitariorako" bideratutako aurrekontuko partidaren hasierako zenbatekoa 270.000 eurokoa da. 

 

ANAS elkartea Nafarroako Gobernuaren eskutik laguntza ekonomikorik handiena jaso duen erakundeetako bat da; izan ere, 2007. urtetik 536.093 euro jaso ditu. Laguntza horietatik, 423.000 euro, Saharako errefuxiatuen osasunarekin zerikusia duten proiektuetarako bideratu dira, eta beste 113.093 euro, Tinduf-en hartutako hezkuntza hobetzeko jardueretarako. ANAS, Nafarroan dagoen sahararren ordezkariaren ekimenari esker sortu zen. Jendea bilatu zuen ordezkaritzaren jardueretan laguntzeko elkartea osatzeko, Fronte Polisarioaren ekimenaren bidez sortutakoa.

.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa