(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Nafarroako Organorako Musika Zikloaren 27. edizioa antolatu du

asteazkena, 2011.eko abuztuak 17


Programa hamar kontzertuk osatzen dute, abuztuaren 20tik urriaren 28ra bitartean eskainiko direnak


Gareseko organoa

Ana Zabalegui Kulturako zuzendari nagusiak Nafarroako Organorako Musika Zikloaren  XXVII. edizioa aurkeztu du gaur goizean; Ziklo hori, abuztuaren 20tik urriaren 28ra bitartean eskainiko dena, 1984az geroztik antolatzen da Nafarroako elizetan erabiltzen diren organoak eta musika-tresna horiekin jotzeko idatzitako musika ezagutzeko. Aurkezpen-ekintza horretan, Ana Zabalegui andrearekin batera izan da Jose Luis Echechipía programaren aholkularia.

Programak, Nafarroako Gobernuak Kultura, Turismoa eta Harreman Instituzionalen Sailaren bitartez antolatua, bere hogeita zazpigarren edizioan INAAC-en (Ikus-entzunezkoen eta Zinemaren Nafarroako Institutua), Nafarroako Organoen Lagunen Elkartearen (NOLE) eta "Orgue en Baïgorry – Festival Basse Navarre" Elkartearen lankidetza izan du eta, elkarrekin, bi kontzertu antolatu dituzte: bat Baigorrin, non, Nova Lux Ensemble-k parte hartuko duen, eta, bestea, Uztarrozen, J.C. Ablitzer organistarekin.

Gainera, hamar kontzertu aurreikusi dira: arestian aipatutako bi kontzertuekin batera, alegia, Baigorriko St. Etienne Elizan eta Uztarrozeko Santa Grazi Elizan eskainiko direnak, bi kontzertu izango dira Iruñeko Baratzeko Andre Mariaren Parrokian, bat Larragako San Migel Elizan, bat Orreagako Kolegiatan, beste bat Iruñeko San Nikolas Elizan, eta bi kontzertu Iruneko Katedralean. Azken kontzertua zinema-saioa eta organo bidezko inprobisazio izango da eta Katedralean eskainiko da urriaren 28an zikloari amaiera emanez. Organo bidezko musika-inprobisazioa film baten gain egingo da soinu-banda moduan eta Juan de la Rubia organista arduratuko da hori egiteaz "Faust" (Murnau, 1926) filma proiektatzen den bitartean.

Zikloak, aurtengo edizioan, Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko eta Pablo Sarasate Musika Kontserbatorio Profesionaleko ikasleek eskainiko duten jarduera-programazio batekin kontatuko du, zeintzuei, horrela, proiekzioa egingo zaien. Zehazki, kontserbatorioko ikasleen bost jaietako audizio eskainiko dira, horietako bi Orreagako Kolegiatan eta hiru Iruñeko Baratzeko Andre Mariaren Parrokian.

Bukatzeko, hiru mahai-inguru izango dira; lehenengoa, urriaren 7an egingo da Lerinen Ruben Perez-en eskutik eta "Leringo organeroen eskola eta horrek XVII. mendean izandako garrantzia" aztertuko dute; bigarren hitzaldi-elkarrizketa bat Jose Mª Goicoechea Aizcorbe apaiz, irakasle, konpositore, koruko zuzendari eta organistarekin, zeina, urriaren 20an egingo den Iruñean; eta azken mahai-inguru bat, urriaren 27an eta hau ere Iruñean, Juan de la Rubia eta Francisco Benavent-en eskutik, "Organo bidezko musika-inprobisazioa film baten gain" gaiari buruz.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa