(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Udako ikastaro batek bidaien literatura aztertzen du antzinate klasikotik gaur egunera arte asteazkena, 2011.eko abuztuak 17


Nafarroako Unibertsitateak antolatua, ikastaroa abuztuaren 18an eta 19an izango da


Nafarroako Unibertsitateak antolatutako udako ikastaro batean, ostegun eta ostiral honetan, abuztuaren 18an eta 19an, bidaien literatura aztertuko da, antzinate grekolatinotik gaur egunera arte. Monografikoa Iruñeko Kondestablearen Jauregian gauzatuko da Nafarroako unibertsitateen udako ikastaroen hamaikagarren edizioaren baitan, zeinak, Nafarroako Gobernuaren eta Iruñeko Udalaren lankidetza dituen.

Monografikoak "Ayer y hoy de la literatura de viajes" (Bidaien literaturaren iragana eta oraina) izenburua duenak, oro har, jendea aro klasikotik gaur egunera bitarteko bidaien literaturara hurbiltzea eta hura ezagutzara ematea du helburu. Besteak beste, iniziazioko bidaia, fantasiazko bidaia eta bidaia espirituala landuko dira eta, baita, hainbat bidaiariren profila eta gai horretan dagoen literatur ekoizpena ere.

Zehazki honako hauek aztertuko dira: Odisea, Done Jakue Bidea eta Pedro Ordoñez de Ceballos, Pedro Gobeo de Vitoria, Sor Juana Ines de la Cruz, Pedro Antonio de Alarcon, Victoria Ocampo eta Maria Rosa Oliver-en figurak aztertuko dira. Gainera, "Viajeros españoles" (bidaiari espainiarrak) atari tematikoa, Miguel de Cervantes Liburutegi Birtualean dagoena, aurkeztuko da.

Saio horietara joateko, aldez aurretik izena ematea beharrezkoa izango da. Izena 18an bertan, goizeko lehenengo orduan, eman ahal izango da. Matrikula arruntaren prezioa 50 eurokoa da, murriztuarena, berriz, 30 eurokoa. Prezioaren zenbatekoa banku-transferentzia bidez (Caja Rural de Navarra / Nafarroako Rural Kutxa) edo www.unav.es/cursosdeverano/lista_cursos.html bitartez ordaindu beharko da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa