(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak zortzi enklabe turistikotan kultur jarduerak antolatu ditu asteburu honetarako osteguna, 2011.eko abuztuak 18


"Cultur" programak jarduerak proposatzen ditu Agoitz, Bertiz, Corella, Elizondo, Lizaso, Los Arcos, Otsagabia eta Vianan


Cultur, Nafarroako Gobernuak Foru Erkidegoko interes turistikoko tokietan antolatutako kultur jardueren programak, jardueren txandarekin jarraitzen du asteburu honetan Agoitz, Bertiz, Corella, Elizondo, Lizaso, Los Arcos, Otsagabia eta Vianan.

Ostiralean, abuztuak 19, arratsaldeko 17:30etan eta 19:30etan, Elizondoko Azoka plazan artisautza-erakusketa izango da eta, 19:30etan, toki berean, Fanfarria Ardanibera taldeak emanaldia eskainiko du. Larunbatean, abuztuak 20, arratsaldeko 19:30etan, Otsagabiako frontoian zesta-puntako ikuskizuna eskainiko du Euskal Jai Alai enpresak. Egun horretan bertan, Corellako Arrese museoan, iluntzeko 20:00etan, Iñaki Rodriguez Cuarteto jazz taldeak emanaldia eskainiko du. Eta 21:00etan, Idawac musika-talde zeltak kontzertua emango du Vianako Foruen plazan. Bukatzeko, Orgiko Hariztian, Hutsun Txalaparta taldeak emanaldia eskainiko du.

Halaber, gogorarazten da hainbat erakusketa jendearentzako irekita egongo direla abuztuaren 29ra arte Agoitz, Los Arcos eta Bertizko Jaurerrian. Agoizko Kultur Etxean, Mikel Esparzaren pintura-erakusketa ikusgai egongo da; Los Arcosko Kultur Etxean, Iruña Cormenzana-ren erakusketa eta, Bertizko Jaurerriko jauregian, Javier Sueskunen oihalak izango dira ikusgai.

Iñaki Rodriguez Cuarteto taldea, jazz-musika honako taldekide hauek interpretatuta: Iñaki Rodriguez saxoekin; Alejandro Mingot, gitarrarekin; David Gonzalez, kontrabaxuarekin eta Gonzalo del Val bateriarekin. Taldekideak Musikene, Euskadiko Goi Mailako Musika Zentrotik (2008) eta ESMUC (Kataluniako Goi Mailako Musika Eskolatik) datoz. Del Val Lizeoko Kontserbatorioko Musika Modernoko eta Jazzeko Gelako eta Lizeoko Goi Mailako Kontserbatorioko irakaslea da.

1987an, bizkarrean ehun bat kontzertu zituztela, banandu ondoren, duela urte gutxi batzuk Idawc taldea berriro bildu da musika zeltari berriro ekiteko. Etapa berri bat errepertorio zabalduarekin eta berrituarekin eta horren lekuko den "Ahora volvemos"izeneko diskoarekin. Herrialde zeltetako kantutegietako kutsu tradizionalak beren gustuen eta interesen iragazkitik pasata. Taldea honako hauek osatzen dute: Fermin Anso, biolinarekin; Venancio Bataller, flautekin; Vicente Ferrer, baxua eta perkusioa joaz; Víctor Prieto, gitarra eta banjoa joaz; eta Fernando Rey, mandolina, bodrham, perkusioa eta gitarrarekin.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa