(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak abuztuaren 31n itxiko du Martin de Azpilicueta Sarirako lanak aurkezteko epea osteguna, 2011.eko abuztuak 18


Lehiaketaren xedea Administrazioaren eta sektore publikoaren jardueraren inguruko ikerketa sustatzea da


Lehiaketaren liburuxka

Martin de Azpilicueta Sariaren zortzigarren edizioaren liburuxka ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak datorren abuztuaren 31n itxiko du Martin de Azpilicueta Sariaren zortzigarren ediziorako lanak aurkezteko epea. Lehiaketaren xedea administrazio publikoen, sektore publikoaren eta Foru Zuzenbide Zibilaren jardueraren inguruko ikerketa sustatzea da.

Saria 10.00 euro eta diploma izango dira, eta entregatzeko, ekitaldi publikoa antolatuko da. Epaimahaiak 5.000 euroko accesita ere eman dezake.

Sariaren bidez, banako pertsonek edo taldeek argitaratutako lanik onenak sarituko dira. Gaiak hauek dira: Nafarroako Foru Erkidegoko erakundeak eta antolamendua; Foru Zuzenbide Zibila; giza baliabideen kudeaketa; Nafarroako Administrazio Publikoen kalitatea modernizatzeko eta hobetzeko aplikazio soziologikoak, eta sektore publikoa arrazionalizatzekoak; politika ekonomikoa, ekonomiarekin, ogasunarekin, aurrekontuekin eta kontabilitate publikoarekin zerikusia duten gaiak eta lurralde- eta ingurumen-politika, lurralde antolamenduarekin, hirigintzarekin, etxebizitzarekin, ingurumenarekin, landa-garapenarekin eta mendi-eremu, mendi, obra publiko, garraio eta bestelako antzeko sektoreekin harremana dutenak.

Lanek, gutxienez, 150 orrikoak izan beharko dute, eta gaztelaniaz, euskaraz edo Europar Batasuneko hizkuntza ofizialetako batean idatzita (azken kasu honetan, gaztelaniazko itzulpenarekin batera).

Zuzenbidean doktorea den Miguel Izu Bellosok irabazi zuen, iaz, Martin de Azpilicueta saria, Nafarroako sinboloen araubide juridikoari buruzko ikerketarengatik. Aurreko urtean, 2009an, UPNAko irakasle eta foru parlamentaria den Juan Cruz Alli Arangurenek irabazi zuen, ikerlan honi esker: ‘Los convenios económicos entre Navarra y el Estado. De la soberanía a la autonomía armonizada (Nafarroaren eta Estatuaren arteko hitzarmen ekonomikoak. Subiranotasunetik autonomia bateratura)’. 2007. urtean, Francisco Javier Arcelusek, Pablo Arocenak, Fermín Cabasések eta Pedro Pascualek irabazi zuten saria. Laurak Nafarroako Unibertsitate Publikoaren (UPNA) irakasle eta ikerlariak dira, eta Nafarroako udalerriek biztanleei emandako zerbitzuetan duten eraginkortasun mailari buruzko lana egin zuten. Gainerako deialdietan, lehen saria eman gabe geratu zen edo sari bereziak eman ziren.

Sari horrek, bere lanetan, "Manual de Confesores" (1552) lanean bereziki, errege absolutuen boterearen muga etikoak defendatu zituen katedradun, legelari eta teologo nafarraren izena du. Horrez gain, jazarpena ere jasan zuen, Fray Bartolome de Carranza nafar ospetsua Inkisizioaren aurrean defendatzeagatik.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa