(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 700.000 euro inguru emango ditu energia iraunkorreko ekintza-planetarako ostirala, 2011.eko abuztuak 19


Jarduera horiek, 1,7 milioi euroko aurrekontu osoarekin, Cintruenigo, Baztan eta Noain-Elortzibarren gauzatuko dira


Nafarroako Gobernuak 700.000 euro inguru emango ditu energia iraunkorreko ekintza-planetarako.

Ezkerretik eskuinera, Igea, Marco, Eciolaza, Pangua eta Ortega, hitzarmenaren sinaduran ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, Landa-Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Sailaren bitartez, Paes tool proiektua diruz lagunduko du 687.570 eurorekin; proiektu horrek 10.000 biztanletik behera dituzten udalerriei energia iraunkorreko ekintza-planak egiteko aukera emango die.

Orain artekoan, hiririk handienek, Iruñeak esaterako, soilik egin dituzte horrelako ekintza-planak; Europar Batasunak sustatuak eta berotegi-efektua sortzen duten gasen emisioak eta energiaren kontsumoa murriztera eta energia berriztagarrien bidezko hornidura sustatzera bideratuak. Proiektuak, guztira, 1.763.372 euroko kostua du.

Ekimen hori abian jartzeko, Andres Eciolaza Carballo Ingurumen eta Uraren zuzendari nagusi jaunak, gaur, hitzarmen bat izenpetu du Tesicnor enpresako kudeatzaile den Santiago Pangua Cerrillo jaunarekin eta hurrenez hurren Cintruenigo, Baztan eta Noain-Elortzibarko alkate diren Javier Igea Marín, Mikel Ortega eta Sebastián Marco jaunekin.

Herri horiek, esperientzia pilotu gisa, Paes tool (energia iraunkorreko ekintza-planak) proiektuaren baitan garatutako aplikazio informatiko bat, zeina, udal-mugarteko eta udaleko instalazioetako energia-kontsumoen oinarrizko datuekin eta energia berriztagarrizko (eolikoa, eguzki-energia, biomasa eta geotermia) beren baliabideei buruzko datuekin elikatuko den, erabiliko dute. Horrela, udalari energia eta CO2 emisioak aurrezteko, energia berriztagarriak sortzeko, inbertsioetarako eta amortizazio-epeetarako potentzialitateei buruzko informazioa eskainiko zaie.

Sortu nahi den aplikazioa berria da, izan ere, arlo desberdinetako (emisioak, aurrezpena eta sorrera) aukerak kalkulatzeko eredu konplexuak bat bakarrean integratzen ditu Usagarritasuna ahalik eta handiena izatea azpimarratuko da eta hori kalkulu zorrotzak egiteko eta emaitza fidagarriak, aztergarriak eta ustiagarriak lortzeko beharrezkoa den zehaztasun teknikoa arriskuan jarri gabe erdietsi ahal izatea.

Tesicnor enpresa erakunde-partzuergo baten ordezkaritzan arituko da, non, besteak beste, Nafarroako Ingurumen Arloko Baliabide Zentroa Fundazioa (CRANA), CENER-CIEMAT Fundazioa, Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Acer Agroforestal, Visiona BD Navarra, Ega Informática eta Jorge Sarasola Errea dauden. Gainera, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren lankidetza ere izango du.

Proiektua gauzatuko den hiru udalak ingurumen-konpromiso berezia eta energiaren erabilera arduratsua frogatu duten eta Foru Erkidegoko eremu geografiko desberdinak barne hartzen dituen hogei bat udalerrik parte hartu zuten hautapen-prozesuan partaide izan ziren.

Hitzarmenaren edukia

Hitzarmenaren bitartez, CRANA, Gobernuari lotetsitako erakundeak eta partzuergoa osatzen duten gainerako erakundeek udalerrietako berotegi-efektua eragiten duten gasen emisioen (BEG) inbentarioa egiteko konpromisoa hartzen dute, horretarako, udalek emandako datuez, beste informazio-iturrietatik lor ditzaketen eta estimazio bidez lor ditzaketen datuez baliatuko dira. Era berean, udalerriko BEGen emisioak inbentariatuta daudenekiko, gutxienez, %20ko murrizketa ahalbidetuko duten proposamen-multzoa egiteko aukera eskainiko du.

Bestalde, udalek honako konpromisoak hartzen dituzte: Paes tool partzuergoari, CRANA bitartez, energia-kontsumoei, mugikortasunari, hondakinei eta abarrei buruzko datuak eta erregistro historikoak ematekoa; paes proiektuaren egite-prozesua aztertzekoa eta tresnaren erabilera hobetu dezaketen egoki iritzitako iradokizunak egitekoa. Horretaz gain, udalerrian informazio eta partaidetza publikoko prozesu bat sustatu beharko dute, emisioen inbentarioa eta proposatutako neurriak egiaztatzea ahalbidetuko duena; energia iraunkorreko ekintza-planerako proposamena aurkeztu beharko da udaleko osoko bilkuran kuantifika daitezkeen helburuekin eta adierazleekin; eta, onartuko balitz, partzuergoari haren ondorengo urteetako garapenaren eta emaitzen berri eman beharko dietei.

Europar Batasuna eta Paes-ak

Europar Batasunak, bere aldetik, honako konpromiso hauek hartu ditu: berotegi-efektua sortzen duten gasen emisioak %20 murriztea; lehen mailako energiaren kontsumoa %20 murriztea; %20an energia berriztagarrien bidez hornitzea 2020rako. 20/20/20 deitua da. Helburu horiek erdiesten laguntzeko, guztira, Europako 2.831 hirik "Alkateen Ituna" (Covenant of Mayors) sinatu dute, zeinaren bidez, beren udalerrietan konpromiso horiek gainditzeko konpromisoa hartzen duten horretarako energia iraunkorreko ekintza-planak eginez.

Paes tool proiektua garatuz, Nafarroan, udalerri txikiak 20/20/20 konpromiso europarrera eta Nafarroako Energia Plana 2020ra atxiki ahal izan daitezela lortu nahi da, beren energia iraunkorreko ekintza-planak eginez.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa