(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Turismo-eskaeraren igoera dela-eta, 2011ko "Nafarroak doan hartzen zaitu” kanpainarako aurreikusitako bonuak agortu egin dira ostirala, 2011.eko abuztuak 19


99.000 turista baino gehiago izan dira kanpainaren onuradun, eta 12,5 milioi euro baino gehiagoko fakturazioa egin dute Nafarroako saltokietan


Urte honetako "Nafarroak doan hartzen zaitu" kanpainan banatutako 115.000 deskontu-bonuak agortu ziren, atzo, ostegunean, abuztuak 18, Nafarroako turismo-establezimenduetan egindako erreserba kopuruak gora egin duelako. Nafarroako Gobernuaren balioespenen arabera, 99.000 turista baliatu dira turismoa sustatzeko kanpaina honetaz, Espainian aitzindaria dena. Halaber, foru Gobernuaren kalkuluen arabera, kanpaina honek Nafarroara erakarritako jendeak 12,5 milioi euro inguruko fakturazioa egin du, ostatuetan, ostalaritzako enpresetan eta Nafarroako turismo-jardueren enpresetan.

Horrela, Nafarroako Gobernuak, guztira, 1.970.000 euro inbertitu ditu ostatuetan, jatetxeetan, bisitetan eta turismo-jardueretan deskontuak eskaintzen zituzten bonu hauetan, eta, bere ustez, "Nafarroan turismoaren sektorea sustatzeko egindako inbertsioa itzultzeko helburua aise bete da, eta baita beste turista batzuk erakartzeko eta urtero, Foru Erkidegora etortzen den pertsona kopurua finkatzeko helburua ere".

Iragan ostegunean, abuztuak 18, bonuak agortu ziren, eta egun horretatik, ticketak deskargatzen ziren web-orrian (www.navarraterecibegratis.com) mezu hau irakur daiteke: "OHARRA. Jakinarazten dizugu "Nafarroak doan hartzen zaitu" kanpainarako bonuak agortu direla. Ekimenak izandako arrakasta dela-eta, 100.000 deskarga baino gehiagorekin, une honetan, sustapen honen zenbateko osoa urtea amaitu aurretik Nafarroa bisitatu duten edo bisitatuko duten pertsonen artean banatu da. Gure Erkidegoan izandako interesa eskertzen dizugu, eta zure hurrengo bisitaren zain izango gaituzu".

Urte honetarako bonu-deskarga amaitu bada ere, kanpainak urte bukaerara arte iraungo du indarrean, aurretik erreserbak egin dituztenentzat eta abendura arte erabiltzeko deskontu-bonuak dituztenentzat.

Turismoa sustatzea Nafarroan

Bidaiari eta Nafarroako Foru Erkidegoko turismo-ostatuetan emandako gau kopuruari buruzko datuen bilakaera positiboa da 2010ko aldi beraren aldean. Bidaiari eta gau emateen kopurua azken hiru urteetan izandako baino handiagoa da. Beraz, urte hasieratik, Nafarroako turismo-sektorearen datuek krisiaren aurreko mailak gainditu dituztela esan daiteke.

Estatistikako Institutu Nazionalaren (EIN) datuen arabera, aurten, % 9,9 bidaiari gehiago izan dora hotel-establezimenduetan (hoteletan, hostaletan eta ostatuetan), eta % 2,2 gehiago landa-etxeetan, apartamentuetan eta kanpamentuetan, 2010eko aldi beraren aldean. Gau emateei dagokienez, % 9,8 handitu dira hoteletan, eta % 4 landa-etxeetan, apartamentuetan eta kanpamentuetan).

Nafarroako Gobernuaren krisiaren kontrako neurriak

 

Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuak 2009an atera zituen krisiaren kontrako plan hori, Foru Erkidegoan turismoa suspertzeko eta zabaltzeko. Ekimenak 2010. urtean jarraitu zuen eta aurten ekin zioten berriz, irabazi eta baldintza berriekin, bisitariak, 31 euro arte aurrez zitzan pertsonako: % 20ko deskontua ostatuetan (gehienez, 13 euro pertsonako), eta 6 euroko hiru deskontu (18 euro pertsonako), jatetxeetan eta jardueretan.

2011ko kanpainari 850 enpresa inguru, 600 ostatuk, 179 ostalaritza-zerbitzuk, 31 jarduera-enpresek, 5 bidaia-agentziek, 89 turismo-ekipamenduk eta –azpiegiturek eta 9 udalek eta elkartek atxiki diote.

"Nafarroako doan hartzen zaitu" kanpainaren hirugarren edizioak zenbait aldaketa egin ditu, hala nola www.navarraterecibegratis.com plataforma informatikoa sortzea, turistari, zuzenean, ostatua (hotela, hostala, landa-etxeak, kanpin eta abar) erreserbatzeko aukera ematen diona. Behin erreserba eginda, bisitariek zuzenean deskarga ditzakete bonuak aplikaziotik, eta geroago, deskontuak ostatu berean zigilatzen dira.

Bestalde, urtean zehar zenbait aurkezpen egin dituzte Foru Erkidegoaren turismo-sektorerako, kanpainaren deialdi berriari buruzko informazioa emateko eta sustatzeko mekanismoen eta on line izapidetzearen berri emateko.

Halaber, sustapen-jarduerak ere egin dituzte, hala nola maiatzekoak. Horietan, "Reyno de Navarra" turismo-marka eta turistei eta bisitari laguntzeko kanpainak hedatu ziren Bartzelonan, Madrilen eta Bilbon, Foru Erkidegoa turismo-xede moduan sustatzeko. Bartzelona hiri autobusetan, Madrilgo Atocha-ko geltokian eta Bilboko Metroan txertatu zuten publizitatea; Foru Erkidegora etorritako turista gehienen merkatu nagusietan, alegia. Leku eta garraiobide horietan, publizitate-panelak jarri zituzten, Nafarroako Gobernuak 2011rako, Foru Erkidegoaren turismo-eskaintza Estatu eta autonomia mailan gehiago ikusteko garatu dituen turismo-kanpaina nagusiekin.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa