(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 125.000 euroko diru-laguntza emango die Nafarroa, Aragoi eta Errioxako industriei elikagai-segurtasunean aholkularitza eskaintzeko astelehena, 2011.eko abuztuak 22


Sektoreko enpresen alertak eta krisialdiak kudeatzeko informatika-aplikazio baten garapena barnean hartzen du


Gobernuak 125.000 euroko diru-laguntza emango du nekazaritzako elikagaien industrien aholkularitza-programa baterako

Goicoechea kontseilaria, Salcedo (ezk.) eta Callejaren (esk.) alboan. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuaren bidez, 125.000 euroko diru-laguntza emango die, elikagaien kalitate eta segurtasuneko alorrean, Nafarroa, Aragoi eta Errioxako nekazaritza-elikagaien enpresei aholkularitza eta prestakuntzako programa baterako. Hala jasota geratu da iragan astean Nafarroa, Errioxa eta Aragoiko Nekazaritzako Elikagai Industrien Elkartearekin (Consebro) izenpetutako lankidetza-hitzarmen batean.

Laguntzaren zenbatekoak, gainera, informatikako euskarri bat abian jartzea barnean hartzen du. Euskarri hori, hain zuzen, euskarri teknikoa izango da Prebentzio eta Autokontroleko Batzordearen jarduerarako, hari atxikitako bere enpresen alertak eta krisialdiak kudeatzeari dagokionez.

Departamentuko kontseilari titular Lourdes Goicoechea Zubelzu Consebroren ordezkariekin bildu da gaur, Nafarroa, Errioxa eta Aragoiko landaguneetan nekazaritzako elikagaien industriaren ureztatzearen eraginkortasuna hobetzeko programa horren eta beste batzuen egikaritze-mailaren berri izateko, FACUA proiektuaren berri, adibidez. Hiru erkidegok parte hartzen duten ekimen hori, Foru Erkidegoak sustatu du, eta 569.700 euroko finantzaketa du; kopuru horretatik 427.275 Ingurumen, Landa eta Itsas Ingurune Ministerioak eman du, Landa Sare Nazionalaren eskutik.

Bileran Consebroren lehendakari Jose Pedro Salcedok eta elkarte horretako idazkari Jose Ignacio Callejak parte hartu dute.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa