(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Nafarroako Artista Gazteen 2011ko Topaketan izena emateko epea luzatu du datorren abuztuaren 31ra arte

astelehena, 2011.eko abuztuak 22


Lehiaketa 14 eta 30 urte arteko gazte sortzaileei dago zuzenduta


Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Gazteriaren Institutuaren bidez, Artista Gazteen 2011ko Topaketan izena emateko epea datorren abuztuaren 31ko 12:00ak arte luzatu du.

Lehiaketa UhArte Arte Garaikidearen Zentroarekin elkarlanean antolatu da, eta 14 eta 30 urte arteko sortzaileei dago zuzenduta.

Artistak banaka edo taldeka aurkeztu ahal izango dira hainbat modalitatetan: Arte Eszenikoak, Arte Plastikoak, Ikus-entzunezko Sormena, Genero Literarioak eta Musika.

Nafarroako Gazteriaren Institutuak, halaber, artistek encuentros2011@centrohuarte.es helbidera posta elektroniko bat bidaliz lehiaketan izena emateko aukera eman du, aurrez aurre edo Interneten dagoen inprimakiaren bidez egin ezin bada. Honako datu hauek adierazi beharko dira posta elektronikoan: izen-abizenak, izen artistikoa edo taldearen izena, NAN, jaioteguna, helbide elektronikoa, telefonoa, modalitatea, obraren titulua eta dropboxaren kokapen karpeta.

Lehiaketaren oinarriak www.juventud.navarra.es webgunean aurki daitezke.  Zalantzarik izanez gero, interesa dutenek encuentros2011@centrohuarte.es helbide elektronikora idatzi edo 848 427841 -- 848 427831 Nafarroako Gazteriaren Institutura dei dezakete.




Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa