(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako nekazariak asteazken honetan Europako kalte-ordainak kobratzen hasiko dira pepinoaren krisia dela-eta asteartea, 2011.eko abuztuak 23


Nafarroako Gobernuak funtsen eskaera bizkortu du laguntzak hel daitezen haien ordainketarako ezarritako lehen aste baliodunean zehar


Pepinoaren krisiak eragindako kalteengatik Europar Batasunari laguntzak eskatu zizkioten Nafarroako nekazariek, Nafarroari baimendutako 706.447 eurotik 402.911 euro jasoko dute asteazken honetan. Nafarroako Gobernuak funtsen eskaera bizkortu du funts horiek hel daitezen laguntzak ordaintzeko EBak ezarritako lehen aste baliodunean zehar; beraz, gainerako 303.536 euroak datorren astean ordain daitezke.

Foru Erkidegoaren kasuan, laguntza horiek 27 onuradunen artean banatuko dira, eta haietatik bost Fruta eta Barazki Ekoizleen Erakundeak dira (OPFH).

Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuak beharrezkoak diren ikuskapenak bizkortu ditu epearen barnean eskaera guztiak izapidetu ahal izateko, denbora horretan guztian kaltetuekin zuzeneko komunikazioa zabalik izateaz gain, zalantzak argitu eta administrazioko izapideak bizkortzeko xedez.

EBak aurreikusitako laguntzak 210 milioi eurokoa da guztira, eta konpentsazio moduan banatuko dira "prebentzio neurriak eta krisialdiaren kudeaketa" izeneko esparruan egin diren edo egingo diren operazioen arabera, 2011ko maiatzaren 26 eta 2011ko ekainaren 30 artean.

Laguntza-neurri horien barnean sartzen diren produktuak honako hauek dira: tomatea, piperra, pepinoa, kalabazina, letxuga eta txikoria familien zenbait produktu (letxugak, txikoria, eskarola eta endibia).

Uzta ez biltzearen edo produktuak heldugabe daudenean (heldu gabeko produktua) egitearen operazioak konpentsatzea da laguntza-neurrien helburua, bai eta jada bildutako barazkiak doan banatzeko operazioetarako bideratzeko Nafarroako Elikagaien Bankuaren bidez edo beste azpiproduktu batzuk lantzeko, gizakiek era freskoan kontsumitzea helburu ez dutenak (ganaduarentzako elikadura, konposta, bioerregaiak edo partzelan egindako biodegradazioa, besteak beste).

Neurri horiez balia daitezke ekoizle indibidualak nahiz OPFHko ekoizleak. Gainera, azken horiek beren funts operatiboetatik etorritako finantzaketa osagarria jaso ahal izan zuten, Erkidegoko araudiak ezartzen duenez.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa