(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak baimendutako inguru naturaletan bakarrik bainatzeko gomendioa egin du

asteartea, 2011.eko abuztuak 23


Foru Erkidegoko hamar tokitan uren kalitatearen kontrola egiten da, Europako arauei jarraiki


Nafarroako Gobernuak bainurako diren eta Europako arauei jarraiki uren kalitatearen kontrola egina duten ibaietan eta urtegietan bakarrik bainatzeko gomendioa egin du. Nafarroako Gobernuak gomendioa egin du joan den larunbatean Eugiko urtegian adingabe bat eta, atzo, Arga ibaian, Azkoiengo bizilagun bat ito zirelako.  Nafarroako Gobernuak gogorarazi du ur plublikoetan bainua hartzea borondatezkoa dela eta, hala eginez gero, arreta handiz ibili behar dela.

Nafarroako ibai eta urtegietan bainua hartzeko hamar gune natural daude. Inguru horietako uraren kalitatea (uraren purutasuna eta ingurua erabilera horretara egokiturik dagoela) aldizka aztertzen du Foru Administrazioak. Administrazioak bainu denboraldia ere ezarri du Nafarroako Foru Erkidegoko gune horietan: 2011ko uztailaren 11tik abuztuaren 31ra Erkidegoko baldintza meteorolgiko espezifikoak direla eta.

Nafarroako Gobernuak gogoratu du ez dagoela araurik jabari publikoko guneetan bainularien segurtasuna zaintzeko. Hortaz, ur publikoetan bainua hartzea borondatezkoa da, alor horren inguruan dagoen jurisprudentziaren arabera. Uztailaren 20ko Legegintzako 1/2001 Errege Dekretuko 50. artikuluaren arabera, "guztiek erabil ditzakete azaleko urak, edateko, bainatzeko eta etxean erabiltzeko, administrazioaren baimenaren beharrik izan gabe, baldin eta ur horiek ibilgu naturaletatik iragaten badira". Bainatzeko guneak, aldiz, Europako direktibek arautzen dituzte. Horien helburua uren kalitatea bainularientzat behar bestekoa dela bermatzea da. Europako arau horrek ez du bainularien segurtasuna bermatzen, ezta haien zaintzaren inguruko betebeharrik ezartzen ere. Beraz, ez Foruzaingoak, ez Ingurumena zaintzeko langileek, ezta segurtasuneko edo larrialdietako beste edozein taldek ere ez dute Nafarroako bainulariak zaintzeko ardurarik.

Hauek dira Foru Erkidegoko bainurako hamar guneak:

Aldizka eta bainurako garaian aztertzen den uraren kalitatearen inguruko informazioa Bainurako Uren Sistema Nazionalaren  bidez eskura daiteke (http://nayade.msc.es). Une honetan eskura dauden datuen arabera, Nafarroako gune guztiak daude baimendura bainurako, Lizarrako "la Pileta" delakoa izan ezik, idortuta dagoelako.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa