(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Beroak baratzeko laboratzetan fruituak hazten laguntzen du asteartea, 2011.eko abuztuak 23


Klima-egoerek lehorreko larreen eta laborantzen potentzialari eragin diezaiokete


Abuztuaren 12 eta 19 arteko aldian egun eguzkitsuak izan ziren nagusi eta baita hego haizea ere; eguneko eta gaueko tenperaturak garai horretarako ohikoak direnak baino altuagoak izan dira, eta ekaitzak ere erregistratu ziren, baina kasu gehienetan euri gutxirekin.

Aste beroa, gehieneko batez besteko tenperaturak 30º C-tik gorakoak izanik, eragin kantauriarra duten eremuetan salbu; azken horietan beroa ez da hainbesterainokoa izan. Hilaren 17an gehieneko balioak 32 eta 38º C artean izan ziren. Gauean tenperatura jaisteak batez bestekoa 20 eta 26º C artean kokatzea ekarri du, hots, neurri historikoen pareko balioetan.

Sargori horrek eta euririk ez egiteak ez diote lehorreko sailari mesederik egiten; hala, bazka eta larreen eskaintza begetatiboa nabarmen mugatzen ari da. Udako laborantzek (artaberdea, berandu datorren patata eta ekiloreak esaterako), une horretara arte izandako potentzial ona klima-egoerek baldintza dezakete.

Ureztatzeko laborantzetan, eguraldi egonkorrari esker bilketa-lanak bizi egin ahal izan dira eta beroak fruituen heldutasunari lagundu diote. Alabaina, tenperatura altuek eta eguzkiak jarraituz gero, loraldia lerratzea eta geldiaraztea ekar dezakete zenbait laborantzatan; beraz, egoera horretan ureztatze-kopurua eta -maiztasuna behar bezala erabiltzea oso garrantzitsua da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Landako txostena. 2011ko abuztuaren 12tik 19ra bitarteko astea.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa