(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 20.000 euro emango ditu landaguneko emakumeek elkarteetan parte hartzea sustatzeko proiektua finantzatze aldera

asteartea, 2011.eko abuztuak 23


Laguntzak sentsibilizatzeko eta hedatzeko jarduerak finantzatuko ditu, eta horiek berdintasuna lortzeko bidean lagunduko dute


Nafarroako Gobernua Nafarroako landaguneko emakumeek parte hartzeko proiektu batean ari da elkarlanean ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak 20.000 emango ditu Nafarroako landaguneko emakumeek elkarteetan parte hartzeko proiektu bat 2011an finantzatze aldera; proiektua AFAMMER Nafarroako Landaguneko Familien eta Emakumeen Elkarteak sustatu du. Elkartea 1982an sortu zen eta 1.500 kide eta ordezkari ditu Lizarrako, Erriberriko, Iruñeko eta Tuterako Merindadeetan.

Azken urteetan zehar, AFAMMERek emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatzearekin loturiko hainbat proiektu garatu ditu; horietako askok Berdintasunerako Nafarroako Institutuaren diru-laguntza jaso dute diru-laguntzen deialdiaren bidez.

Proiektuaren garapena

Proiektuaren izenburua "Nafarroako landaguneko emakumeen parte hartzea elkarteetan: emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatzea" da, eta horren helburuak landaguneko emakumeen elkarteetako mugimenduari mesede egitea, Nafarroako emakumeen elkarteen arteko lankidetza sustatzea eta haien egoera azaleratzea eta emakumeen eskubideekin zerikusia duten egun bereziak aldarrikatzea dira.

Helburu horiek lortzeko, Nafarroako Landaguneko Emakumeen eta Familien Elkarteak bi lan ildo garatuko ditu: sentsibilizazioa eta hedatzea. Lehenengoan herritar guztiei zuzenduriko ekintzak proposatu dira; horretarako, martxoaren 8a, Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna, urriaren 15a, Landaguneko Emakumearen Nazioarteko Eguna, eta, azaroaren 25a, Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Nazioarteko Eguna ospatuko dira. Aurreikusitako ekintza horietatik urtero ospatzen den Landaguneko Emakumearen Eguna nabarmendu behar da, berrehundik gora emakumek parte hartzen baitute. Tafallako genero indarkeriaren aurkako sentsibilizazio ekitaldia ere azpimarratzekoa da.

Informazioari eta hedatzeari dagokionez, "Desarrollo Rural" aldizkaria plazaratuko da. Informatzeko eta hedatzeko Nafarroako bitarteko bakarra izango da eta landaguneko emakumeen egoerari  buruzko informazioa emango du. Lau hilean behin argitaratuko da eta 3.000 aleko tirada izango du.

Aldizkari hori kaleratzearekin batera AFAMMER-NAFARROA webgunea ere sotuko da. Webgune horri esker, landaguneko emakumeen elkarte guztien arteko informazioa trukatu ahal izango da.

Berdintasunerako Nafarroako Institutuak proiektuaren jarraipena egin eta horren memoria jasoko du, garatutako ekintza guztien inguruko informazio zehatza eta proiektuaren ebaluazioa izango dituena.

Mota horretako jarduerak bat datoz 2006-2010eko Nafarroako Foru Erkidegoko emakume eta gizonentzako Aukera Berdintasunaren I. Planarekin. "Emakumeen botere-ahalmen eta parte-hartze sozial eta politikoa" 8. arloak, 1995ko Pekingo Adierazpenaren 13. epigrafea jasotzen duena, zera ezartzen du: "emakumeen parte-hartze politiko eta soziala emakume eta gizonentzako aukera berdintasuna lortzeko oinarria izan behar da".  Hala ere, Nafarroako emakumeen parte-hartze politikoa, soziala eta elkarteetako partaidetza oraindik ere gutxiengoan dagoenez, Planaren helburua Nafarroako elkarteetako emakumeak eta haien partaidetza babestu eta bultzatzea da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa