(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 30.000 euroko diru-laguntza emango du Lizarrerrian enoturismoa bultzatzeko plan bat bideratzeko

asteazkena, 2011.eko abuztuak 24


Laguntza hori Lizarrerriko Turismo Partzuergoak jasoko du


Nafarroako Gobernuak 30.000 euroko diru-laguntza zuzena onartu du, gaur, Lizarrerriko Turismo Partzuergoari emateko, Lizarrerrian enoturismoa bultzatzeko plan bat egin dezan.

Zehazki, "Nafarroan Rioja Baja jatorrizko deituraren enoturismoa bultzatzeko 2011-2013ko plan estrategikoa"n jasotako 48 ekintzetako batzuk garatuko dira. Ekintza horiek antzemandako ahulezia guztiak konpontzeko, sendotasunak indartzeko eta inguruko enoturismoaren gaitasuna aprobetxatzeko bideratuko dira.

Planak Andosilla, Aras, Azagra, Bargota, Sartaguda, Mendabia, San Adrián eta Viana udalerrien laguntza izango du eta, bertan, atxikitako kideentzako laguntza tekniko pertsonalizatua eman, ardogintzaren ondarearen baloratu, baliabideen plan bat egin, sortzen ari diren merkatuen segmentuetarako eskaintza espezializatua sortu, webgune bat, eskuliburuak etab. egin edo irudi korporatibo bat diseinatuko direla ezartzen du, besteak beste.

Diru-laguntza horren bidez, ardoaren kulturan, gastronomian, baratzetako aberastasunean eta Nafarroako alde horretako kultura-ondarean oinarrituriko turismoa bultzatzea da asmoa. Helburu hauek ere jaso dira: lurraldea helburu enogastronomiko gisa sortu, bultzatu eta hobetzea, turismo enogastronomiko lehiakorra eta kalitatezkoa eskaintzea, Rioja Baja jatorrizko deiturako ardoen irudia hobetzea eta horien merkaturatzea bultzatzea, baita bestelako produktu gastronomiko bereizgarriena ere, ardoaren ibilbidea bezalako helburuko marka bateratua sustatzea edo ibilbide horretara atxikitako establezimenduek eskaintzen dituzten zerbitzu turistikoen kalitatea hobetzea.

Horrez gain, honako hauek ere lortu nahi dira: turismoaren eta nekazaritzako elikagaien eta ardogintzaren sektoreen arteko sinergiak sortzea, eskualdeko bisitarien kopurua handitzea, Lizarrerriko Partzuergoak jatorrizko deiturako turismo enologikoa sustatu eta garatzeko politikak eta ekintzak koordinatzea, ardoaren ibilbidean establezimenduak gehitzea edo "Rutas del vino de España" (Espainiako ardoaren ibilbideak) produktuaren klubean helburua gehitzea.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa