(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 4,2 milioi euroko diru-laguntzak emango dizkie 36 foru-enpresari I+G+b-n inbertitzeko asteazkena, 2011.eko abuztuak 24


Laguntza publiko horiek enpresetan 22 milioi euroko inbertsioa egitea ahalbidetuko du


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak guztira 4,2 milioi euroko diru-laguntzak emango dizkie 36 foru-enpresari, ikerketa, garapen eta berrikuntzako proiektuei (I+G+b) ekiteko eta inbertsio berriak egiteko, eta nekazaritzako elikagaien industriaren kasuan merkatu berrietan eta nazioartean hedatzeko proiektu berriei ekiteko. Laguntza publiko hauek ahalbidetuko duten inbertsio osoa 22 milioi eurotara iristen da, eta urtarriletik aurrera abian jarrik odiren ekimenetarako izango da.

Zehatzago esateko, Foru Gobernuak 2.891.373 euro bideratuko ditu Foru Erkidegoan dauden 20 enpresa, unibertsitate, teknologia-zentro eta fundazioren ikerketa, garapen eta berrikuntza proiektuetarako, azkenean guztira 13,8 milioi euroko inbertsioa izango duten 28 ikerketa-proriektu hasteko.

Nafarroako Gobernuak guztira 4,2 milioi euroko diru-laguntzak emango dizkie 36 foru-enpresari, ikerketa, garapen eta berrikuntzako proiektuei (I+G+b) ekiteko eta inbertsio berriak egiteko, eta nekazaritzako elikagaien industriaren kasuan merkatu berrietan eta nazioartean hedatzeko proiektu berriei ekiteko. Laguntza publiko hauek ahalbidetuko duten inbertsio osoa 22 milioi eurotara iristen da, eta urtarriletik aurrera abian jarrik odiren ekimenetarako izango da.

Zehatzago esateko, Foru Gobernuak 2.891.373 euro bideratuko ditu Foru Erkidegoan dauden 20 enpresa, unibertsitate, teknologia-zentro eta fundazioren ikerketa, garapen eta berrikuntza proiektuetarako, azkenean guztira 13,8 milioi euroko inbertsioa izango duten 28 ikerketa-proiektu hasteko.

Nekazaritzako elikagaien enpresei zuzendutako laguntzen bigarren linea batean, Nafarroako Gobernuak 1.400.0000 euroko laguntza publikoak emango dizkie Foru Erkidegoan dauden 16 industriari, enpresa horien inbertsio pribatuari laguntzeko. Inbertsio horren helburua izango da instalazio berriak jarritzea edo jada badaudenak hobetzea, produktuen kalitatea hobetu eta merkataritza-irteera berriak zabaldu ahal izateko. Enpresa horiek aurkeztu duten inbertsioa 8.237.140 eurokoa da guztira.

Laguntza publikoaren bi linea horien helburu zuzena da Nafarroako enpresak modernizatzea, teknologikoki egunean jarri eta aurrera egitea eta merkatu berriak bilatzea nazioartean hedatuz. Horrek guztiak aberastasuna sortzea dakar eta, ondorioz, lanpostuak finkatzea eta enplegu berria sortzea, batez ere kualifikatua.

Gogoan izan behar da, aurten, orain arte, Nafarroako Gobernuak I+G+bko 156 proiekturi eman dizkiela diru-laguntzak (guztira 72 milioi euroko aurrekontua dutenei), guztira 10.648.285 euro; eta gainera, nekazaritzako elikagaien 62 industriari (orokorrean 40 milioiko inbertsioa dutenak) 8.198.762 eurosko laguntzak eman dizkiela. Beraz, 18.847.047 euroko injekzio zuzena eman die Foru Erkidegoaren etorkizun ekonomikoko protagonistei.

Diruz lagundutako proiektu aipagarrienak

Aurkeztu diren I+G+b-ko proiektuei Nafarroako Gobernuak ematen dien laguntzaren ehunekoa desberdina da laguntza eskatzen duen erakundearen ezaugarrien arabera. Hala, Nafarroako uniberitsitateek proiektu horietan duten partaidetza guztiz finantzatzen dira (oraingoan Nafarroako Unibertsitate Publikoak zazpi proiektutan du partaidetza indibiduala edo partzuergo modukoa, 1.250.092 euroko diru-laguntza onartuarekin); fundazioen eta teknologia-zentroen kasuan (CNTA-Ebroko Laborategia, L’Urederrra Fundazioa, Nafarroako Gurutze Gorria, Retina Navarra Elkartea, Nafarroako Industriaren Elkartea) diru-laguntza CNTA-Ebroko Laborategian jasotako %60ren eta Nafarroako Industriaren Elkarteak jasotako %22ren artekoa da; eta enpresek (16) %5 eta %40 arteko ehunekoa jasotzen dute.

Nabarmendu egin behar dira, beren inbertsio-bolumen handiagatik, honako hauek sustatzen dituzten I+G+b-ko proiektuak: KYB Steering Spain S.A, 3.289.583,33 euroko inbertsioarekin eta %5eko diru-laguntza, ibilgailu-belaunaldi berri batentzako direkzio lagundu elektrikoko proiektu batean; Ingeteam Energy S.Aren ikerketa-proiektua, 1.875.041 euroko inbertsioarekin eta %5eko diru-laguntzarekin, bihurgailu fotovoltaiko bat garatzeko; kontakturik gabeko posizio-sentsoreen teknologia berri bat garatzeko, Phier Sensors & Controls S.Ak aurkeztua, 1.272.966,17 euroko inbertsioarekin eta %5eko diru-laguntzarekin; eta Nafarroako Industriaren Elkartearen ikerketa-proiektua, aireko teledetekzio-sistema baten bidez uraren kudeaketa iraunkorra garatzen duena. Proiektu honen aurrekontua 1.951.529,40 eurokoa da eta Nafarroako Gobernuaren %22ko diru-laguntza du.

Gainera, kopuru txikiagoko beste ikerketa-proiektu batzuk ere aipatu behar dira, besteak beste nanoteknologiaren, medikuntzaren, nekazaritzaren edo egituren eraikuntzaren arloetan.

Nekazaritzako elikagaien enpresentzako laguntzen kapituluan, azpimarratzekoak dira honako enpresa hauek aurkeztu dituzten inbertsio-proiektuak: Industrias Cárnicas Navarras S.A. Irunberrin 1.750.000 euroko balioarekin eta 45.633,50 euroko diru-laguntzarekin; Iberfruta-Muerza S.A. Azagran, 1.800.289,78 euroko inbertsioarekin eta 267.269,82 euroko diru-laguntzarekin; Tutti Pasta S.A. Galaren, 748.794 euroko inbertsioarekin 149.758,67 euroko diru-laguntzarekin.

www.navarra.es web-orriaren "Aktualitatea" atalean laguntza horien onuradun diren enpresen zehaztasunak kontsulta daitezke.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa