(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 2,15 milioi euro aurreztuko ditu legegintzaldi berrian buruzagitzen % 8,24 murriztuta


asteazkena, 2011.eko abuztuak 24


Horrez gain, goi-kargudunen eta konfiantzako karguen % 23,7 kendu da, beraz, langileetan, guztira, 3 milioi euro aurreztuko dira


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak 2,15 milioi euro inguru aurreztuko ditu urtean Admistrazioko erdi mailako arduradunen % 8,24 murriztu ondoren. Zehazki, 44 kudeaketa unitate kendu ditu: hamalau zerbitzu, hogeita bost atal eta erdi-mailako beste bost arduradun Osasunbidea eta Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoetakoak. Buruzagitzen 490 unitate daude guztira eta aurreko legegintzaldian, 534 unitate izan ziren.

Horrek zera esan nahi du: iragan uztailean goi-mailako kargudunen eta konfiantzako karguen % 23,7 kendu eta 888.239 euro aurreztuta, langileetan murriztu den gastua urtean 3 milioi euro baino gehiagokoa da.

Gobernuaren saioa

Nafarroako Gobernua, saioan elkartuta

Nafarroako Gobernuak 2,15 milioi euro inguru aurreztuko ditu urtean Admistrazioko erdi-mailako arduradunen % 8,24 murriztu ondoren. Zehazki, 44 kudeaketa unitate kendu ditu: hamalau zerbitzu, hogeita bost atal eta erdi-mailako beste bost arduradun Osasunbidea eta Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoetakoak. Buruzagitzen 490 unitate daude guztira eta aurreko legegintzaldian, 534 unitate izan ziren.

Horrek zera esan nahi du: iragan uztailean goi-mailako kargudunen eta konfiantzako karguen % 23,7 kendu eta 888.239 euro aurreztuta, langileetan murriztu den gastua urtean 3 milioi euro baino gehiagokoa da.

14 zerbitzu kentzeak (zuzendaritza nagusien azpian, segidan, dauden unitateak. Horietako titularrak Nafarroako Gobernuak izendatzen ditu funtzionarioen artean), zehazki, maila horretako unitateen % 9,8 kentzea dakar berekin eta, beraz, 720.627,32 euro aurreztea. Administrazioaren egitura berriak 143 zerbitzu ditu guztira; aurreko legegintzaldian, aldiz, 157 zituen.

Bestalde, 25 atal kendu dira (zerbitzuen azpian, segidan, dauden unitateak. Horietako titularrak merezimendu bidezko lehiaketa bidez izendatzen dira), hau da, kudeaketa unitate horien % 7,9, eta batez beste 1.125.000 euro aurreztu dira. 2011-2015 legegintzaldian Foru Administrazioak 316 atal izango ditu guztira; aurrekoan, 341 atal zeuden.

Horiez gain, erakunde autonomoetan erdi-mailako bost arduradun murriztu dira; horietatik lau Osasunbidekoak dira eta bestea Nafarroako Zerga Ogasunekoa. Horren bidez, langileen kopurua % 13,9 murriztu eta 300.000 euro inguru aurreztuko dira.  Organigrama berriak maila horretako 31 unitate ditu; agintea amaituko duen gobernuan, aldiz, 36 unitate zeuden.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentuaren organigrama
Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren organigrama
Nafarroako Zerga Ogasuna Erakunde Autonomoaren organigrama
Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuaren organigrama
Hezkuntza Departamentuaren organigrama
Osasun Departamentuaren organigrama
Osasunbidea Erakunde Autonomoaren organigrama
Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentuaren organigrama
Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuaren organigrama
Sustapen eta Etxebizitza Departamentuaren organigrama
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa