(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Izendapenak asteazkena, 2011.eko abuztuak 24


Nafarroako Gobernuak Osasuneko zuzendari nagusia eta 23 zerbitzu-zuzendari edo antzeko izendatu ditu


Cristina Ibarrola Guillén

Cristina Ibarrola Guillén. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, Cristina Ibarrola Guillénen izendapena onartu du Osasuneko zuzendari nagusi gisa.

Ibarrola, 1969an jaio zen Iruñean, Medikuntzan lizentziatu zen Nafarroako Unibertsitatean eta IESEko Osasun Erakundeetako Goi-mailako Zuzendaritza-programa egin zuen. Familia eta Komunitateko Medikuntzan espezialista da, Nafarroa Iparraldeko Lehen mailako Arretako zuzendariordea izan zen 2007ko irailetik 2008ko azarora arte, hain zuzen Nafarroako Osasun Zerbitzuko Lehen mailako Arretako zuzendari izendatu zutenera arte. Kargu hori bete du orain arte.

Bestalde, Foru Gobernuak 20 zerbitzu-zuzendariren, bi idazkari nagusi teknikoren eta Nafarroako Zerga Ogasunaren erakunde autonomoko zuzendari baten izendapena onartu du. Nafarroako Gobernuak funtzionarioen artetik aukeratzen ditu kargu horiek.

Departamentuen arabera, gaur onartutako izendapenak honako hauek dira:

Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentua

- Amaia Goñi Lacabe, Antolamendu eta Lan Harremanen Zerbitzuko zuzendaria.

- José Luis Arasti Pérez, Segurtasun Politiken Garapen Zerbitzuko zuzendaria.

Ekonomia eta Ogasun Departamentua

- Ignacio Arrizabalaga Rodríguez, Kontabilitate Zerbitzuko zuzendaria.

- Minerva Ullate Fabo, Esku-hartzailetza Nagusiaren Zerbitzuko zuzendaria.

- Manuel Arana Soret, Nafarroako Zerga Ogasunaren Plangintza eta Kontroleko zuzendaria.

Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentua

- María Cristina Urdánoz Ezcurra, Kultur Ekintzako Zerbitzuko zuzendaria.

- Javier Félix Carmona Salinas, Erakundeen Hedakuntzako Zerbitzuko zuzendaria.

Hezkuntza Departamentua

- Andrés Jiménez Abad, Aukera Berdintasuneko, Hezkuntza Partaidetzako eta Irakasleen Arretako Zerbitzuko zuzendaria.

- Jesús María Pastor de Luis, Hezkuntza Antolamendu eta Berrikuntzako Zerbitzuko zuzendaria.

- Marcelino Arrosagaray Auzqui, Hizkuntzen eta Irakaskuntza Artistikoen Zerbitzuko zuzendaria.

- Marino José Barasoain Romeo, Lanbide Heziketako Zerbitzuko zuzendaria.

- Rosa López Garnica, Unibertsitateen eta Etengabeko Prestakuntzaren Zerbitzuko zuzendaria.

- Teresa Úcar Echagüe, Hezkuntza Azpiegituren Zerbitzuko zuzendaria.

Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentua

- José Antonio Marañón Oricáin, idazkari nagusi teknikoa.

Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentua

- Marta Álvarez Alonso, Enplegu Sustapeneko eta Aukera Berdintasuneko Zerbitzuko zuzendaria.

- Carlos Adín Sanz, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Prestakuntza Zerbitzuko zuzendaria.

- Arantza Fuentetaja González, Erakunde Ordaintzailearen Koordinazio Zerbitzuko zuzendaria.

- Carlos López Ruiz, Telekomunikazioen eta Informazio Gizartearen Zerbitzuko zuzendaria.

- Máximo Esteban Bueno, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Bitartekotza Zerbitzuko eta Behatokiko zuzendaria.

Sustapen eta Etxebizitza Departamentua

- José Francisco López García, Azterketa eta Proiektuen Zerbitzuko zuzendaria.

- Miguel Ángel Jiménez de Cisneros Fonfría, Garraio Zerbitzuko zuzendaria.

- Martín Orradre Artieda, idazkari nagusi teknikoa.

- Pedro José Cebrián Leyún, Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketako eta Gastuaren Kontroleko Zerbitzuko zuzendaria.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa