(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 160.000 euro bideratu ditu Iruñeko, Tuterako eta Altsasuko etxerik gabeko pertsonak hartzeko

asteazkena, 2011.eko abuztuak 24


Laguntzak udalek jasoko dituzte, udalaren eskumeneko zerbitzua delako


Nafarroako Gobernuak, gaur, 160.000 euroko diru-laguntza zuzena ematea erabaki du Iruñean, Tuteran eta Altsasuan dauden etxerik gabeko pertsonak abegi zentro batean hartzeko. Laguntzak udalek jasoko dituzte, udalaren eskumeneko zerbitzua delako.

Laguntza toki bakoitzak artatzen dituen pertsona kopuruaren arabera banatuko da, hortaz, 100.741 euro, 53.872 euro eta 5.387 euro jasoko dituzte hurrenez hurren.

Zerbitzu horiek hartzen dituztenak etxerik gabekoak dira eta 18 eta 65 urte artean izaten dute. Kalean bizi dira, gizarte larrialdiko egoeran daude eta oso kalteberak dira. Udalaren eskumeneko zerbitzua da eta urteko egun guztietan eskaintzen da. Afaria, gosaria eta gauetan ostatua eskaintzen ditu; gaua igarotzeko 21:00etatik goizeko 8:00etara egoten da zabalik.

Diru-laguntzaren baldintzak ezartzeko orduan 2009ko baliabideen ustiapen kontuaren datuak hartu dira aintzat, baita 2010eko memorian jasotako datuak ere. Halaber, hiru udalei emandako gauen kopuruaren, artaturiko pertsona kopuruaren, mantenuaren eta gau bakoitzaren kostuaren aurreikuspena egiteko eskatu zaie.  Datu horiek ikusita ondorioztatu da zerbitzuek bermatzen dituzten hiru kontzeptuen batez besteko kostua 47,28 eurokoa dela egonaldiko 2011. urtean (46 euro gehi 2010erako KPI).

Iruñeko Udalak, 2011n, 2.805 pertsonari harrera egingo diela aurreikusi du, Tuterakoak 1.500 pertsonari eta Altsasukoak 150 pertsonari. Proiektu guztietako diru-laguntzen proposamenetako kopurua guztira erabil daitekeen aurrekontuko kopurua baino handiagoa denez, kasuan kasuko baremoak aplikatu ondorengo zenbatekoak proportzionalki murriztu (% 24,038) eta jadanik aipatutako diru-laguntzaren kopuruak zehaztu behar izan dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa