(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuko enpresa batek arana era mekanizatuan biltzeko modua erakutsiko du osteguna, 2011.eko abuztuak 25


Helburua da fruitu horren kostuak murriztea eta landutako hektareetan izandako atzerakada geldiaraztea


Aranak biltzeko makina

Aranak biltzeko makina. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak antolatuta, ortuzain-talde bat arana era mekanizatuan biltzen erakusteko jardunaldi batean izan zen iragan egunetan; jardunaldi horren helburua da, fruta hori merkaturatzeko laborantzarako lursaila bideragarria dela frogatzea.

Nafarroako nekazaritza-industriak aran-kopuru handia kontsumitzen du eta laborantza horren mekanizazioaren xedea ekoizpen-kostuak murriztea da, eskuz egindako bilketa-lanetan eskatzen den eskulanaren tasa altuak larriagotu duena; eta lortutako produktu gordinaren % 50a baino handiagoko balioa izan dezake. Horren adibide, aurten kontserben industriak Reina Claudia Verde aranaren kiloa 0,18 euroan erosi du eskuz egindako bilketaren batez besteko kostua kiloko 0,12 eta 0.15 euro artean izan denean. Egoera horren ondorioz, aranak etengabeko beherakada izan du landatutako hektarea-kopuruari dagokionez (282 1985. urtean eta 128 gaur egun). Sistema mekanizatu berriak bilketa-kostua 0,03-0,05 €/Kg-ra murriztu du.

Bilketarako gero eta makina gehiago erabiltzen da azken urteotan Nafarroako patxarana egiteko, basaranaren laborantza zabaldu egin dela-eta. Makina horiek traktoreari lotutako alderantzikatutako aterkian oinarritzen dira, eta adarrak astinduz fruta erori arazten duen bibragailu bat du. Makina horiek moldagarriak dira, eta Nekazaritza Kudeaketako Institutu Teknikoak (ITGA), jardunaldia antolatu duen Nafarroako Gobernuaren enpresa publikoa, hainbat saiakuntza egin du, eta saiakuntza horiek 2007an Sartagudan antolatutako jardunaldi bateko ikastaroan erakutsi ziren.

Hurrengo pausoa izan da, ITGAk teknika zehatzekin zuhaitzak landatutako lursail batean, prozesuaren bideragarritasuna eta ekonomia frogatzea bilketan makinaria erabili ahal izateko. Probak erakutsi zuen traktore-gidari batek eta bi langilek egunean hektarea bat bildu dezaketela, gorago aipatutako kostuak murriztuz.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa