(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak hamabi ibilgailu ofizial salduko ditu eta, hala, 284.000 euro aurreztuko dituela kalkulatu du


ostirala, 2011.eko abuztuak 26


Jiménez presidenteordeak legegintzaldi honetan Parke Mugikorraren kudeaketak beteko dituen doitasun helburuak zeintzuk diren azaldu du


Transcripción textual del video

Jiménez presidenteordeak esan duenez, asmoa zera da: tamainuari dagokionez ibilgailu ofizial egokiak izatea lortzea da, baliabideei dagokienez soilak, mantentzeko merkeenak direnak eta ondo kudeatuta daudenak. Horretarako, Nafarroako Gobernuak Parke Mugikorra osatzen duten hamabi ibilgailu ofizial salduko ditu. Neurri horri esker, Foru Erkidegoko diru-kutxek 284.000 euroko gastua aurreztuko dute.

Horrez gain, beharrizanen eta baliabide ekonomikoen arabera, Parke Mugikorreko ibilgailuak berrituko direla aurreikusi da. Horri esker, erdiko gamakoak diren ibilgailuen zerrenda lortzea da helburua, gutxiago kutsatzen dutenak eta orain arteko ibilgailuen gastua baino txikiagoa dutenak. Ibilgailuak errentan hartzeko moduak ere aztertuko dira, hala, ibilgailu ofizialak eskura izango ditu Gobernuak ibilgailu ofizialen konponketa eta mantentze gastuei aurre egin beharrik izan gabe.   Gainera, lantegiekin eta hornitzaileekin hizarmenak izenpetuko dira kostuak merketzeko.

Nafarroako Gobernuak Parke Mugikorra osatzen duten hamabi ibilgailu ofizial salduko ditu. Neurri horren bidez, Foru Erkidegoko diru-kutxek 284.000 euro aurreztuko dituzte, Roberto Jiménez lehen presidenteorde eta Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariak iragarri duenaren arabera.

Lehendakariordeak, gaurko prentsaurrekoan, Nafarroako Gobernuaren Parke Mugikorrak dituen bitarteko materialen berri eman du, eta 18 erabiltzaileri eskaintzen zaien eta 37 ibilgailuk osatzen duten zerbitzuaren funtzionamendu arauak azaldu ditu.  Gastua murrizteko lehen neurri horren bidez, ibilgailuen kopurua 25era murriztuko da.

Asmoa zera da: tamainuari dagokionez ibilgailu ofizial egokiak izatea lortzea, baliabideei dagokienez soilak, mantentzeko merkeenak direnak eta ondo kudeatuta daudenak.

Helburu horrekin batera, liburu zuri bat egitea da asmoa, eta zerbitzu honen eta beste batzuen onuradunak diren goi-kargudunek liburu horretan jasotakora egokitu beharko dira. Horrez gain, legegintzaldian zehar, beharrizanen eta baliabide ekonomikoen arabera, Parke Mugikorreko ibilgailuak berrituko dira. Horri esker, erdiko gamakoak diren ibilgailuen zerrenda lortzea da helburua, gutxiago kutsatzen dutenak eta orain arteko ibilgailuen gastua baino txikiagoa dutenak. Horren haritik, ibilgailuak errentan hartzeko moduak ere aztertuko dira, hala, ibilgailu ofizialak eskura izango ditu Gobernuak ibilgailu ofizialen konponketa eta mantentze gastuei aurre egin beharrik izan gabe.  Gainera, lantegiekin eta hornitzaileekin hizarmenak izenpetuko dira kostuak merketzeko.

Gogorarazi behar da konponketengatiko gastua 443.000 eurorena izan zela iragan legegintzaldian. Aseguruen gastua 52.000 euro eta erregaiena 381.000 euro izan ziren.

Parke Mugikorra

Nafarroako Gobernuaren Parke Mugikorra 53 ibilgailuk osatzen dute. Horietatik 37 instituzioetakoak dira eta 16 sailetakoak. Instituzioetako ibilgailuak honako hauek dira: 15 VW Phaeton, 2 Audi A8, 11 Audi A6, BMV 1 715 modeloa, 2 VW Tuareg, VW Passat 1, 2 VW Bora eta 3 Citroen C5.

37 ibilgailu horiek erosteak 2,3 milioi euroko gastua eragin du urteetan zehar, eta batez besteko erosketa prezioa 64.148 euro izan da. Orain, ibilgailu horien balio salgarria 734.000 euro dira gutxi-gorabehera.

Horien bidez, 18 erabiltzaileren beharrizanei erantzuten zaie: Nafarroako Gobernuko hamar kiderenak (Lehendakaria, zortzi kontseilariak eta Barneko zuzendari nagusia), hiru lehendakari ohirenak (Miguel Sanz, Juan Cruz Alli eta Jaime Ignacio del Burgo), Nafarroako Parlamentuko, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko eta Comptos Ganberako presidenteenak, Arartekoarenak eta Nafarroako fiskalburuarenak.

Hauek dira salduko diren ibilgailuak: 6 VW Phaeton, BMV 1 715 modeloa eta 5 Audi A6. Hortaz, instituzioetako ibilgailuak honako hauek izango dira: 9 VW Phaeton, 2 Audi A8, 6 Audi A6, 2 VW Tuareg, VW Passat 1, 2 VW Bora eta 3 Citroen C5.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernuaren Parke Mugikorra
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa