(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Belateko Tunela irailaren 15ean irekiko da berriz ostirala, 2011.eko abuztuak 26

Anai Astiz kontseilariak adierazi duenez, kalteak konpontzearekin batera, prebentzio-izaerako jarduerak egin dira bi tuneletan, epe laburrean afektazio gehiago ekiditeko

Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak gaur iragarri du Belate eta Almandozko tunelak irailaren 15ean irekiko direla berriz, goizeko 09:00etan. Gogoan izan, tunelak uztailaren 8an itxi zirela, sendagai-hautsen zakuak zeramatzan kamioi batek Iruñera aldera zihoala su hartu ondoren, eta azpiegituran kalte larriak eragin zituen.

Denboraldi horretan eta kalteak konpontzearekin batera, prebentzio-izaerako jarduerak egin dira bi tuneletan, era horretan, epe laburrean trafikoari gehiago eragin ez diezaion.

Tunelaren ikuspegia. ( irudia handitu )

Gobernuak irekiera horren berri eman die jada inguruko udal, ostalari eta garraiolariei, jabetzen baita tunelak itxita izateak zer eragozpen sortzen zizkien. Horrexegatik, Astiz kontseilariak egoera honi aurre egiteko erakutsitako pazientziagatik eskerrak eman dizkie.

Tunelaren irudia. ( irudia handitu )

Azpiegitura konpontzeko lanak Mariezcurrena Eraikuntzak (egitura berriz eraiki du), eta SICE SA enpresak burutu dituzte. Azken horrek, alde batetik, suteak kaltetutako materiala desmuntatu eta kendu du eta, bestetik, kaltetutako segurtasun-sistema guztiak konpondu ditu.

Nafarroako Gobernuak obra horretako jarraipen-batzordeak biltzen jarraituko du haiek igortzen dizkieten eskaera eta iradokizunei erantzuteko.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa