(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak LHko irakasleentzako energia berriztagarrien arloko eguneratze teknikorako ikastaro bat antolatu du

astelehena, 2011.eko abuztuak 29


Iribas kontseilariak ireki du programa, eta Iruñean egingo da datorren ostiralera arte


Nafarroako Gobernuak "Energia berriztagarrien arloko eguneratze teknikorako ikastaroa" antolatu du. Iruñean izango da, gaurtik datorren ostiralera arte (irailak 2). Programa gaur ireki du José Iribas Sánchez de Boado Hezkuntza kontseilariak, eta autonomia erkidego guztietik etorri diren Lanbide Heziketako berrogeita hamar irakaslek parte hartu dute.

Kontseilariarekin batera izan dira Marino Barásoain Romero LHko Zerbitzuko zuzendaria eta Jesús Usunariz Madoz Energia Berriztagarrien Goi Mailako Zentro Integratuko (CENIFER) zuzendaria.

Irekiera ekitaldian, Iribasek LHk Foru Erkidegoaren garapenean burutzen duen egitekoa azpimarratu du. Iribasek esan bezala, "giro ekonomiko konplexu honetan bizi dugun aldaketak, eta eredu emankorraren aldaketak langile gaitu gehiago behar dituzte egunero, hortaz, egoerak, berriz ere, Lanbide Heziketara jo du erdi mailako zein goi mailako titulaziodun profesionalak bilatzeko".  Horren haritik, kontseilariak Nafarroako Gobernuak alor horretan ezarritako ildo nagusiak aipatu ditu. Horien bidez, titulazioen eskaintza handitu (40 titulazio gehiago aldaketa teknologikoari erantzuteko), zentro integratu politeknikoak eta zentro integratu sektorialak bultzatu eta garatzen lagundu, LHren nazioarteko hedadurarekin jarraitu, edo estatuan energia berriztagarrien eta osasunaren alorreko Lanbide Heziketako erreferentziako zentroak garatzen dira.

Ikastaroa bost saiotan banatuko da, eta saio horietan eguzki energia termikoarekin, energia fotovoltaikoarekin, energia eolikoarekin, energiaren eraginkortasun eta ikuskaritzarekin eta energia berriztagarrien etorkizuneko ildo estrategikoekin loturiko alderdiak jorratuko dira.

Ikastaroa Hezkuntza Ministerioak finantzatu du eta Nafarroan egingo da, alternatiba berriak ezartzen eta energia mota horien sistema emankorrak ikertzen eta hobetzen aitzindaria delako.

Lanbide Heziketa Nafarroan

2009-2010 eta 2010-2011 ikasturteetan, Lanbide Heziketako ikasleen kopuruak % 8 egin zuen gora, eta laster hasiko den ikasturtean, aurreikusi denaren arabera, 8.000 ikaslek baino gehiagok ikasiko dute LH Nafarroan ezarritako 20 lanbide familietako 78 heziketa zikloetan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa