(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Raquel Pérez Ayerra izendatu dute Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuko Kabineteko buru

astelehena, 2011.eko abuztuak 29


Joan den abuztuaren 24an Nafarroako Gobernuak onetsi zuen Departamentuaren egitura osatu ondoren izendatu dute


Raquel Pérez Ayerra

Raquel Pérez Ayerra ( irudia handitu )

Lourdes Goicoechea Zubelzu Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen kontseilariak Raquel Pérez Ayerra kazetaria izendatu du Departamentuko Kabineteko buru.

Raquel Pérez Ayerra (Iruña, 1974ko otsailak 25) ezkonduta dago eta seme eta alaba bana ditu. Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasi zuen (Informazioaren Zientzietan espezializatu zen), Komunikazio Publikoan graduondoko programa egin zuen Nafarroako Unibertsitatean eta Ikerketarako Kazetaritzako masterra egin zuen Nottinghameko Unibertsitatean (Ingalaterra).

Lanbide karrera komunikazioaren eta Europako proiektuen kudeaketaren arloetan egin du, batez ere. Irakasle laguntzaile aritu zen Nafarroako Unibertsitateko Kultura eta Ikus-entzunezko Komunikazioa Departamentuan, Madrilgo "Institute for International Research" multinazional britainiarrean ere lan egin zuen, baita Merkataritza Ganberako Nafarroaren Sustapen eta Garapen Unitatean eta CEINen (Nafarroako Enpresa eta Berrikuntzarako Europako Zentroa) ere.  Londresen BBCrekin eta hainbat irratitan ere kolaboratu izan du.  2006ko ekainetik iragan uztailaren 2ra arte Nafarroako Gobernuko Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaiak Departamentuko Kabineteko burua izan zen.

Raquel Pérezek Javier Belarra Gorrochateguiren kargua hartuko du. Aurreko legegintzaldiko bi departamentuak (Landa Garapeneko eta Ingurumenekoa eta Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentua) batu ondorengo trantsizio prozesua amaitu eta iragan abuztuaren 24an Nafarroako Gobernuak onetsi zuen Departamentu berriaren egitura organikoa osatu ondoren egin da ordezkapena.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa