(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Bi hitzaldik eta kontzertu batek osatzen dute “Mahler guztiontzat” uda-ikastaroaren programa asteartea, 2011.eko abuztuak 30


Irailaren 1ean eta 2an izango dira, Iruñeko Condestableko Jauregian


Bi hitzaldik eta kontzertu batek osatzen dute “Mahler guztiontzat” uda-ikastaroaren programa

Gustav Mahler musikaria.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak irailaren 1 eta 2rako bi hitzaldi eta kontzertu bat antolatu ditu Iruñeko Condestableko Jauregian Gustav Mahler (1860-1911) musikari txekiarraren irudia omentzeko. Ekitaldi horiek "Mahler guztiontzat" monografikoaren programa osatzen dute. Programa hori iragan uztailean abian jarri zen Nafarroako unibertsitateen uda-ikastaroen hamaikagarren edizioaren barnean, Nafarroako Gobernuaren nahiz Iruñeko Udalaren laguntza duena.

"Mahler zinera doa" izeneko lehen hitzaldia Alejandro Románek emango du irailaren 1ean, osteguna, 17:30ean. Román Madrilgo Kontserbatorio Nagusiko konpositore eta irakaslea da. "Mahler-en musika garai baten gainbeheran" izeneko bigarren hitzaldia, Marcos Andrés Vierge-k emango du irailaren 2an, ostirala, 18:30ean. Vierge Nafarroako Unibertsitate Publikoko Psikologia eta Pedagogia departamentuko Musika Arloko irakaslea da. Hitzaldi-ziklo honetan, Mahler-en musikaren alderdi batzuk aztertu nahi dira: testuinguru politiko,sozial zehatz batean zer esanahi duen eta soinu-bandetan beren konposizioek zer eragin duten, esaterako.

Irailaren 2an ere, ostirala, kontzertu bat eskainiko da, eta bertan, alde batetik, kantu nahiz pianorako lieder-en aukeraketa bat interpretatuko da, eta bestetik, ikastaroko ikasleek lieder horien beraien bertsioa egingo dute, instrumentuen laguntzarekin egindakoa. Kontzertu honetarako, Nafarroako Musika Kontserbatorio Nagusiko Kantuko Katedraren laguntza izango da eta baita Nafarroako Orkestra Sinfonikoko musikariek osatutako instrumentu-taldearena ere.

"Mahler guztiontzat" monografikoa hasi zen, Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiko konpositore, orkestra-zuzendari eta irakasle Joseba Torre Alonsok emandako instrumentazio-tailer batekin. Hamar ikaslek parte hartzen duten tailer hori iragan uztailaren 4an abian jarri zen, saioek uztailaren 25 eta 26an izan zuten jarraipena eta abuztuaren 30etik irailaren 2ra ere izango dira. Saio horietan, parte-hartzaileek Mahler-en bi lieder-en instrumentazioa lantzen dute Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren talde baten laguntzarekin. Tailer honen helburua, ikuspegi original eta instrumentatu batetik Mahler-en lieder-etara hurbiltzea da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa