(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak laguntza-ikastaroak antolatu ditu harrera-familientzat eta adopzio-hartzaile diren familientzat  asteartea, 2011.eko abuztuak 30


Adopzioaren ondoren sor daitezkeen erronkei eta zailtasunei aurre egiteko bide-laguntza, orientazioa eta esku-hartzea ematea da ikastaro horien helburua


Nafarroako Gobernuak ikastaro-sorta berri bat antolatu du irailerako, harrera-familiei eta adopzio-hartzaile diren familiei adopzioaren ondoren sor daitezkeen erronka eta zailtasunei aurre egiteko orientazioa eta esku-hartzea emateko asmoz.

Zehazki, lehen saio batzuk egingo dira irailean, hilaren 13an, 20an eta 27an, 10:00etatik 12:00etara, familia-elkartzearen lehen fasean dauden familientzat, hau da, berregituratzeko eta aldaketara egokitzeko, loturak sortzeko eta abarrerako fasean daudenentzat. Egun horietan, irailaren 13an, 20an eta 27an, 17:30etik 19:30era, nerabeen eta adopzioaren gaiei buruzko saioak eskainiko zaizkie 12tik 18 urtera bitarteko seme-alaba nerabeak dituzten harrera-familiei eta adopzio-hartzaile diren familiei. Azkenik, irailaren 15ea, 22an eta 29an, 16:00etatik 17:30era, hirugarren tailer bat antolatu da, oraingoan adopzioan hartutako adingabeentzat beraientzat. Adinaren araberako taldeak antolatuko dira, eskaeraren arabera, 12-13 urtekoak, 14-15 urtekoak eta 16-17koak.

Tailerrak Harrera familiei eta adopzio-hartzaile diren familiei laguntzeko zerbitzuko (SAFAYA) langileek emango dituzte. Zerbitzua Nafarroako Nuevo Futuro Elkarteak kudeatzen du, kontratu bidez, Nafarroako Gobernuaren diseinuaren eta jarraibideen arabera.

Parte hartu nahi duten familiek zuzenean deitu behar dute Harrera familiei eta adopzio-hartzaile diren familiei laguntzeko zerbitzura (SAFAYA), 948 198 677 telefonora, zein tailerretan eta zein datatan parte hartu nahi den adieraziz. Tailerrak Nafarroako Nuevo Futuro Elkartearen egoitzan egingo dira (Ugarrandia hiribidea, 8 behea, Huarte).

Harrera familiei eta adopzio-hartzaile diren familiei laguntzeko zerbitzua (SAFAYA) aholkularitzako eta psikologia-orientazioko eta hezkuntza-orientazioko zerbitzu publikoa eta doakoa da, eta beren haurren hazkuntzak eta hezkuntzak planteatzen dituzten beharrei aurre egiteko laguntza edo haien eboluzio-prozesuan familia arteko harremanetan laguntza behar duten familia adopzio-hartzaile eta pertsona adoptatu guztiak ditu xede.

Zerbitzuak arreta egokia eman nahi dio kasu bakoitzari eta berehalako egoera puntualak nahiz epe luzeko arazoak konpondu nahi ditu; familia bakoitzari tratu pertsonala eta zehatza nahiz gai komunak lantzeko arreta orokorra eman nahi dizkio; bizikidetzaren hasieran nahiz aldaketa pertsonal eta familiarreko une bakoitzean.

Beraz, orientazioko eta informazioko eskaera indibidualei arreta emateko diseinatu da, eta baita haurraren eta bere familiaren eboluzio-etapa desberdinetan lotura afektiboa eta iraunkortasun egokia sortzeko bitartekari izateko edo esku hartzeko ere.

Zerbitzuak hiru bide erabiltzen ditu bere funtzioak betetzeko: guraso-talde eta adingabe-talde txikientzako prestakuntza- eta aholkularitza-tailerrak; familiari edo norbanakoari aholkularitza eta arreta psikoterapeutikoa eskaintzen dioten elkarrizketak; eta esparru desberdinetako profesionalentzako aholkularitza, batez ere hezkuntza-alorrekoentzat.

Ikastaro berriak urrian eta azaroan

Aurtengo lehen seihilekoan, Nafarroako Gobernuak familia adopzio-hartzaileak gonbidatu zituen urteko lehen eta bigarren hiruhilekoan lehen bi deialdietan parte hartzera. Urteko bigarren seihilekoan adopzio ondoko 20 prestakuntza-tailer antolatu dira adopzio-hartzaile diren guraso-taldeentzat. Eta beste 4 tailer antolatu dira adoptatuak izan diren eta 12tik 18 urtera bitarteko adina duten adingabeen taldeekin.

Urrian eta azaroan ordutegiak honako hauek izango dira:

- Urrian:
- 4, 18 eta 25ean, 10:00etatik 12:00etara, Familia eta eskola
- 4, 18 eta 25ean, 17:30etik 19:30era, Guraso bakarreko familiak eta adopzioa
- 6,13 eta 20an, 16:00etatik 17:30era, Adingabe adoptatuak

- Azaroan:
- 3, 10 eta 17an, 17:30etik 19:30era, Jatorrien aldez aurreko bilaketa gurasoentzat. Alderdi emozionalak.
- 8, 15 eta 22an, 17:30etik 19:30era, Familia eta eskola.

 


 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa