(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Eguraldi bero eta lehorrak bizkortu egin du laborantza ureztatuen heltzea eta, aldiz, atzeratu egin ditu lehorreko lur-lantzeak asteartea, 2011.eko abuztuak 30


Abuztuaren 19tik 26ra batezbesteko historikoa baino tenperatura altuagoak eta euri gutxi erregistratu ziren


Abuztuaren 19tik 26ra bitarteko aldian egun eguzkitsuak, sargoria eta garaiak berezko dituenak baino tenperatura altuagoak nagusitu ziren; hala ere, azken bi egunetan gure lurraldetik igarotako fronte hotz batek termometroak jaitsi eta euri pixka bat utzi zuen.

Bero handiak tenperatura maximoen batezbestekoa, 30ºC, gainditu zuen behatoki gehienetan; izan ere, egun batzuetan tenperaturak 35º eta 40º artekoak izatera iritsi ziren. Maximoen eta minimoen arteko batezbestekoak 23º eta 27ºC-ren artean egon ziren, hau da, garaiari dagokiona baino 3º edo 4º C gehiago.

Azken asteetan erregistratu diren tenperatura altuek eta euririk ez egiteak udako laborantza ureztatuak lehenago heltzea eragin dute eta, ondorioz, uzta biltzeko lanak areagotu egin dira. Horrekin batera, udazken-neguko laborantzetako ereintzek eta landaketek bero hau aprobetxatzen dute, ureztapen egokiekin sinergian, laborea ondo ezartzea lortzeko.

Alderantziz, lehorreko laborantzak (ekilorea, bazka-artoa, beranduko patata, belardiak eta larreak) baldintza klimatiko hauekin sufritzen ari dira eta lurraren lehortasunak atzeratu egin ditu hurrengo ereintza-geruza prestatzeko lanak atzeratu ditu, sasoi hobeagoen zain.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Landari buruzko txostena. 2011ko abuztuaren 19tik 26rako astea.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa