(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 410.000 euro emango du Iturmendin Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeko publiko berri bat eraikitzeko asteazkena, 2011.eko abuztuak 31


27 ikaslek ikasten eta lau irakaslek lan egiten duten oraingo ikastetxea ordezkatuko du


Nafarroako Gobernuak 410.000 euro ematea erabaki du gaur Iturmendin Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publiko berri bat eraikitzeko. Gainera, obrak gauzatzeko udalerriko udalarekin lankidetza-hitzarmeneko testua onartu du

Nafarroa 2012 Planaren barnean dagoen jardueraren helburua bere ikasle guztientzat kalitatezko heziketa bat bermatzea da. Egungo eraikina ikasle horientzat zaharkituta geratu da hezkuntza-sistemaren beharrak betetzeko. Horren ondorioz, eraikin berriak egungo ikastetxea ordezkatuko du. Bertan 27 ikaslek ikasten dute hiru taldetan banatuta, eta 4 irakaslek egiten dute lan laguntzeko beste langile batzuekin batera.

Proiektua udal-jabetzakoa den 3.884 metro koadroko lursail batean kokatuko da, Estafeta eta Iturmendi kaleen alboan dagoena, eta Haur nahiz Lehen Hezkuntzako hiru unitatetarako lekua izango du. Obrak datorren urtean hasi eta 2012-2013 ikasturterako amaituko direla aurreikusten da.

Eraikin berriak Haur nahiz Lehen Hezkuntzako hiru unitatetarako lekua izango du, eta ondorengo espazioak edo, haien baliokideak, izango ditu: ohiko hiru ikasgela (40 m2), erabilera anitzeko ikasgela bat (60 m2), ikasleentzako bi komun (15 m2) eta irakasleentzako beste bat (5 m2), garbiketako gela bat (2 m2), zuzendaritzako bulego bat (20 m2), instalazio-gela bat (10 m2) eta karrerape estali bat (60 m2).

Iturmendiko Udala arduratuko da eraikuntza-proiektu honen esleipen-espedienteak izapidetzeaz, proiektua idazteaz, obren zuzendaritza teknikoaz eta haiek egikaritzeaz.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa